Mundua -

Gerra Ukrainan

Estatu Batuen ustez, Alemaniak laster emango du Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeko baimena

AEBetako Estatu Departamentuko bozeramaileak Alemaniak Ukrainako gerran izan duen jarreraren defentsa egin du komunikabideen aurrean. "Alemania aliatu fidagarria" dela azpimarratu du.

Estatu Batuen ustez Alemaniak emango du Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeko baimena. Foto: EFE.
Estatu Batuen ustez Alemaniak emango du Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeko baimena. Foto: EFE.
Estatu Batuen ustez Alemaniak emango du Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeko baimena. Foto: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuen iritziz, Alemaniak hurrengo ordu edo egunetan emango die Leopard tankeak Ukrainako armadari bidaltzeko baimena beste herrialde batzuei. Ned Pricek, AEBetako Estatu Departamentuko bozeramaileak, Alemaniak Ukrainako gerran izan duen jarreraren defentsa egin du komunikabideen aurrean. "Alemania aliatu fidagarria" dela azpimarratu du eta, Errusiaren inbasioaren aurrean, Ukraina babesteko konpromezua argi erakutsi duela esan du.

Herrialde germaniarrak bere Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeari uko egin dio gaur arte. Hala ere, Pricen esanetan "baliteke hurrengo ordu edo egunetan alemaniarrek adierazpen gehiago" egitea gaiaren inguruan. 

Era berean, bozeramaile estatubatuarrak azpimarratu du, 2022ko otsailean, Errusiaren inbasioa hasi zenean, askok ez zutela "inola ere pentsatuko Alemaniak orain arte egin duen ekarpena egingo zuenik". Gaur arte Ukrainako armadari eman dizkion sistemetako batzuk zerrendatu ditu; hala nola, IRIS-T misilen kontrako sistema, MLRS suziriak jaurtitzeko sistema eta Patriot misilen bateria.

Horrez gainera, Ukrainak badituela tankeak zehaztu nahi izan du eta gogorarazi du Estatu Batuek lagundu diotela armada ukraniarrari horiek lortzen. Hitzez hitz esan du: "Haiekin lan egin dugu errusiar eta sobietar fabrikazioko tankeak eskuratzeko. Badaukate gaitasuna horiek erabiltzeko. Une honetan erabili ditzakete, konpondu ditzakete, mantenua egin diezaiekete eta, garrantzitsuena dena, horiek erabiliz eraginkorrak izan daitezke".

Azkenik, Estatu Departamentuko bozeramaileak jakinarazi du AEBetako Gobernuak bere esku dagoen guztia egiten jarraituko duela "Ukrainak behar duen guztia izan dezan". Zentzu horretan, hango armadari mila milioika dolarretako balioa zeukaten 30 arma bidalketa egin dizkiotela aipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Alemania Eguneko albisteak Albisteak Finlandia Errusia-Ukraina gerra Polonia