Mundua -

Israel-Palestina

Israelgo Armadak palestinar bat hil du Zisjordaniako errefuxiatu gune batean egindako sarekada batean

Israelgo indar armatuek gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte Zisjordanian egindako sarekadetan.

Emakume bat protesta batean, Palestinan. Argazkia: EFE
Emakume bat protesta batean, Palestinan.
Emakume bat protesta batean, Palestinan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez palestinar bat hil du Israelgo Armadak Jerikotik gertu dagoen errefuxiatuen kanpaleku batean egindako sarekada batean, Zisjordanian.

Palestinako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, "martiri bat" hil da Israelgo indarrek Aqbat Jabr kanpamentuan egindako tiroen ondorioz, Nabluseko (Zisjordania) errefuxiatuen kanpamendu batean bi militar israeldar eta bi palestinar zauritu eta gutxira.

Israelgo Armadak Nabluseko sarekada bakarrik aipatu du. Adierazi dutenez, "hainbat susmagarrik lehergailuak eta harriak jaurti dituzte" militarren aurka. Gainera, "bi ibilgailu militarrek tiroak jaso dituzte hiritik erretiratzen ari zirenean", eta bi zauritu izan dira balen ondorioz.

Hala, biak "ospitale batean tratamendu medikoa jasotzeko eraman dituzte". Pertsona bat atxilotu dute sarekada horretan, eta beste hiru Zisjordaniako beste batzuetan.

Bestalde, Ahmad Yibril Palestinako Ilargi Gorriko Larrialdi Departamentuko buruak adierazi duenez, bi palestinar tiroz zauritu dituzte Al Eingo errefuxiatuen kanpalekuan egindako sarekadan. Batek metraila jaso du buruan, eta beste batek, berriz, beso batean. Gainera, hamar pertsona artatu dituzte gas negar-eragileak arnasteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila gaur Netanyahu, Israelgo lehen ministroa