AEB-ko Hauteskundeak -

Kanpaina sarean

Romneyk bere alde atseginena erakusten du Tout sare sozialean

Mitt Romneyk, seguruenik AEBetako Presidentetzarako hautagai errepublikanoa izango denak, bideo pertsonalak partekatzen ditu Tout izeneko sare sozialean.

Mitt Romney kanpainan. Foto: EFE
Mitt Romney kanpainan. Foto: EFE
Mitt Romney kanpainan. Foto: EFE

N.GONZALEZ

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romney hautagai errepublikanoaren ahulezietako bat gizarte estatubatuarrarentzat oraindik nahiko pertsona ezezaguna izatea da. Tout sare sozialaren bidez, Romneyk bere jarraitzaileengana zuzentzeaz aparte, aurpegi hurbilago bat erakusten du.

Tout sare sozialean, erabiltzaileek gehienez 15 segundo irauten duten bideoak igo ditzakete, eta gero horiek lagunekin edota jarraitzaileekin partekatu, Twitter, Facebook edo Pinteresteko profiletan.

Plataforma honek sare sozialen dinamika eta bideoen boterea uztartzen ditu, eta doakoa da. Pertsonaia ospetsuen bideoak aurkitzeaz aparte, zenbait hedabidek audientziarekin zuzenean komunikatzeko erabiltzen dute Tout.USA Today edo CBS hedabideek, esaterako, horien edukiak partekatzera zein iruzkinak egitera animatzen dituzte ikus-entzuleak.

Mitt Romneyren profilean, 11 bideo edo "tout" ikus ditzakegu guztira, azkena duela hilabete argitaratutakoa. Hautagaiaren profilean aurki ditzakegun bideoen artean, besteak beste, emaztearekin batera jarraitzaileen bermea eskertzen erakusten duena edo hautagaiak elkarrizketa bat egin aurretik egindako adierazpenak ikus ditzakegu. Romneyk 1600 jarraitzaile inguru ditu.

Romneyren lehiakide demokratak, Barack Obama presidenteak, oraindik ez du Tout sare sozialean profilik ireki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea