Mundua -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Irango enbaxadorea: “Egoera bere onetik irteten bada, nornahi damutzeko moduko erantzuna emango dugu”

"Irango kanpo politikak gure interesak eta segurtasuna ditu oinarri. Palestinarren alde egingo dugu, baina baliteke egoera bere onetik irtetea, eta, horrela balitz, zeinahi erasotzaile damutzeko moduko erantzuna emango genuke", esan du Iranek Espainian duen enbaxadore Reza Zabibek.

Iranek Espainian duen enbaxadore Reza Zabid
Iranek Espainian duen enbaxadore Reza Zabid
Iranek Espainian duen enbaxadore Reza Zabid

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iranek Espainian duen enbaxadore Reza Zabib elkarrizketatu dute gaur, ostegunarekin, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan. Bertan, Gazako Zerrendan bizitzen ari diren egoeraz hitz egin du.

Iranek Palestinaren alde egingo ote duen galdetuta, argi erantzun du: "Irango kanpo politikak gure interesak eta segurtasuna ditu oinarri. Palestinarren alde egingo dugu, baina baliteke egoera bere onetik irtetea, eta, horrela balitz, zeinahi erasotzaile damutzeko moduko erantzuna emango genuke", esan du.

Gazako Zerrenda astintzen ari den sarraski humanitarioa hasi zenetik hamar egun igaro diren honetan, Zabibek uste du "tunel ilunaren bukaeran argia ikus litekeela", nahiz eta "argi bortitza" ez izan.

"Herritarren aurka egiten ari diren hilketak amaitzea da lehentasuna orain. Guk badugu, dena den, irtenbide politiko bat. Palestinako herriak autodeterminazio erreferendum bat behar du, alegia, palestinarrak dira beren etorkizun politikoaz erabaki behar dutenak, eta hori da demokraziaren oinarrietako bat. Gure iritziz, irtenbide horrek bakea ekar lezake", nabarmendu du.

Ziurtatu du, halaber, Israel dagoela Gazako ospitale baten aurka duela bi gau egindako erasoaren atzean. "Ez dut inolako zalantzarik. Argazkiek eta bideoek argi erakusten dute zenbaterainoko kalteak eragin dituzten, eta Palestinaren erresistentzia maila ez da hainbesterainokoa", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Iran Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?