Mundua -

Israel-Hamas gerra

Israelgo Armadak lurreko beste eraso bat egin du gauez Gazako Zerrendan

"Dozenaka helburu terrorista" jo omen ditu, lurreko inbasioari ekiteko "prestatzen" jarraitzen duen bitartean.

Suntsipena, Gazan. Argazkia: Efe
Suntsipena, Gazan. Argazkia: Efe
Suntsipena, Gazan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak lurreko beste erasoaldi bat egin du Gazako Zerrendan gauez tankeak erabiliz, drone eta helikopteroen laguntzarekin, eta Hamasen "dozenaka helburu" jo omen dituzte.

Israelgo Defentsa Indarrek sare sozialetan zabaldu dutenez, "dozenaka helburu terroristari" egin diete eraso, "tankeen aurkako misilak jaurtitzeko lekuei eta operazioetarako kuartel nagusiei tarteko".

Miliziano palestinarrak ere hil dituzte, eta ez da soldadu israeldarrik hil, Armadaren arabera.

Israel lurreko erasoak egiten ari da inbasioa prestatzeko, eta aurreko gauean azken egunetako handiena egin zuen.

Urriaren 7tik, Israelek etengabe bonbardatu du Gazako Zerrenda, eta 7.000 palestinar baino gehiago hil ditu, 3.000 haur tartean. Gainera, Israelego Armadak eta kolonoek ehun palestinarretik gora hil dituzte Zisjordanian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Benjamin Netanyahu gaur