Mundua -

GAZA ERASOPEAN

AEBko gerraontzi bati eta beste hainbat ontziri eraso diete Itsaso Gorrian, Pentagonoak jakitera eman duenez

"Carney" destruktorearen aurkako erasoa Ekialde Hurbilean Gazako gerrarekin lotuta azkenaldian izan diren hainbat itsas erasorekin erlazionatu dute. Orain arteko eraso larriena da.

Yahya Saree huthi bozeramailearen agerraldia Yemengo telebistan. Argazkia: EFE
Yahya Saree huthi bozeramailearen agerraldia Yemengo telebistan. Argazkia: EFE
Yahya Saree huthi bozeramailearen agerraldia Yemengo telebistan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako gerraontzi bati eta hainbat merkataritza-ontziri eraso diete igande honetan Ekialde Hurbilean, Itsaso Gorrian.

Pentagonoko ofizial batek jakinarazi duenez, Carney destruktoreak "Yemengo huthien kontrolpeko eremuetatik bere norabidean zihoazen drone batzuk eraitsi ditu" eta erasoan ez da inor zauritu.

Inguru horretan aurretik ere egin diete eraso itsasontziei, baina lehen aldiz egin diote eraso gerraontzi bati. Gertakari horiek guztiak Gazako gerrarekin lotu dituzte.

Erresuma Batuko Itsas Armadak ere berretsi du Itsaso Gorrian, Yemengo kostaldetik gertu, "tripulaziorik gabeko aire-sistemek hainbat eraso" egin dituztela, eta "neurriak" hartzeko eskatu die inguru horretan dabiltzan ontziei.

Hain zuzen ere, Yemengo matxino huthiek aitortu dute eurek egin dietela eraso Unity Explorer eta Number 9 kargaontziei.

Yahya Sarea huthien bozeramaile militarrak telebistan egindako agerraldi batean, bere gain hartu ditu misil eta droneak erabiliz egindako erasoak. Zehazki, "bi itsasontzi israeldarren aurkako operazioa" egin dutela azaldu du, eta bi ontziak Unity Explorer (Bahametako bandera du) eta Number 9 (Panamako bandera du) zirela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Ekialde Hurbila