Mundua -

Gaza erasopean

Israelek ofentsiba indartu du Gazan, eta hegoaldea lurrez erasotzeko prestatzen ari da

Etengabeko erasoen aurrean, Irango Atzerri ministro Hosein Amir Abdolahianek adierazi du AEBk ordaindu egin behar duela, "emakumeak, haurrak eta zibilak hiltzeko orduan", Israeli emandako laguntza "hipokritagatik".

Isralek erasoak areagotu ditu Gazan. Argazkia: EFE
Isralek erasoak areagotu ditu Gazan
Israelek erasoak areagotu ditu Gazan, eta hegoaldean lurretik sartzeko prestatzen ari da

0:37

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak Gazako Zerrendan duela ia bi hilabete abiatutako erasoek ez dute etenik. Lurreko tropak indartuta, eta iparraldea suntsitu ostean, hegoaldean berehala sartuko omen dira soldaduak, nahiz eta inguru hori milaka zibilen babesleku den. 

"Israelgo Indar Armatuen lurreko tropek Gazako Zerrenda erasotzen jarraitzen dute. Bitartean, aireko erasoek Hamasen 200 bat helburu jo dituzte", esan du Armadako bozeramailetako batek.

Beit Hanunen, eskola baten barruan, kokatutako "azpiegitura terrorista" bati egin diote eraso, Gaza iparraldean. Leku horretan bi tunel omen zeuden, eta horietako batean lehergailuak eta armak zituzten gordeta, iturri horren arabera.

Gainera, barruan misilak zituzten hainbat ibilgailuri egin die eraso borrokarako hegazkin batek", Armadaren arabera.

Iranek esan du AEBk ordaindu egin behar duela Israeli laguntza emateagatik

Etengabeko erasoen aurrean, Irango Atzerri ministro Hosein Amir Abdolahianek adierazi du AEBk ordaindu egin behar duela, "emakumeak, haurrak eta zibilak hiltzeko orduan", Israeli emandako laguntza "hipokritagatik".

"Alde batetik, AEBk, komunikabideen bidez, Israeli eskatu dio geldi dezala emakumeen, umeen eta zibilen aurkako sarraskia", adierazi du Abdolahianek, Teherenan bere homologo omandar Sayyid Badr bin Hamad Albusaidirekin izan duen bileran.

"Baina, egiatan, argi berdea ematen ari da Gazako genozidioari. AEBk laguntza hipokrita horren ondorioak ordaindu behar ditu", ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Iran Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas