Mundua -

Atentatuak Norvegian

Poliziak huts egin omen zuen Utoyako atentatuan

Sarraskian 69 pertsona hil ziren, gehienak nerabeak, eta agenteak lehenengo abisua jaso eta 70 minutura heldu ziren.

Anders Behring Breivik, Utoya uhartearen erasoaren arduraduna. Argazkia: Efe
Breiviken erasoa saihestu egin ahal izan zela onartu du Norvegiak

01:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegiako Utoya izeneko uhartean gertatutako sarraskia ikertzen duen batzorde independiente batek operazio polizialean parte hartu zuten agenteek "arinago" jardun beharko zutela ondorioztatu du, "nahiz eta horrek ez duen esan nahi erasoa sahiesteko aukerarik egon zitekeenik".

Anders Behring Breivik ultraeskuindarrak aurrera eramandako atentatua gertatu zeneko egunaren omenez "Uztailaren 22ko Batzordea" izena duen komisioaren arabera, Poliziak huts egin zuen bertan zeuden pertsonei babesa ematerako orduan.

63 hildako

10 juristaz eta adituez osatutako batzordeak Oslotik 40 kilometrora dagoen Utoya uhartean gertatutako atentatuan Poliziak izan zuen jokaera ikertzea du helburu. Sarraskian 69 pertsona hil ziren, gehienak nerabeak, eta agenteak lehenengo abisua jaso eta 70 minutura heldu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea