Mundua -

Gatazka Ekialde Hurbilean

EBk urtebetez hiru gerra-ontzi zabaldu nahi ditu Itsaso Gorrian, "zamaontziak babesteko"

Hala ere, oraindik lana geratzen da gaia Estatu kideetako ministroen mahaira iristeko, otsailean ziurrenik. Gainera, horren ostean, misioa martxan jartzeko aste batzuk beharko lirateke, udaberriaren hasierara arte.

Zamaontzi bat Itsaso Gorrian. Argazkia: EFE
Zamaontzi bat Itsaso Gorrian. Argazkia: EFE
Zamaontzi bat Itsaso Gorrian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Estatu kideak lanean ari dira itsas misio propio bat adosteko, Itsaso Gorrian hiru gerra-ontzi zabaltzeko, azken boladan nazioarteko zamaontzien aurka huthiek egindako erasoen ondoren, Israel Gazan egiten ari den sarraskiari erantzunez. Espainia Somalian jarduten duen 'Atalanta' misioa Itsaso Gorrira bidaltzearen aurka agertu zen, urte amaieran iragarritako 'Oparotasunaren Zaindaria' misio estatubatuarrari laguntzeko.

Hainbat iturri diplomatikok adierazi dutenez, abian dira Hogeita zazpi herrialdeen arteko eztabaidak "Itsaso Gorrian egonkortasuna eta nabigazio askea bermatzera bideratutako misio berri bat" abiarazteko, baina ohartarazi dute oraindik lana dagoela egiteko, harik eta gaia ministroen mahaira iritsi arte, otsailean ziurrenik.

Operazioak hiru gerra-ontzi zabaltzea ekarriko luke, eta hasiera batean urtebeteko iraupena izango luke, baieztatu ahal izan dutenez. Misio berriaren helburua "Bab el-Mandeb itsasartetik igarotzen diren kargaontziak babestea" izango litzateke, Josep Borrell EBko Kanpo Politikarako goi-ordezkariak joan den astean Lisboan emandako hitzaldi batean azaldu zuenez.

Estatu kideen arteko lehen harremanen ondoren, eta ezein herrialdek misioa onartzeko oztoporik jarri gabe, espero da EBko Batzorde Militarrak, hogeita zazpien ordezkariek osatutakoak, misio berriaren kontzeptuari eta egitasmo militarrei buruzko gomendioak ematea.

''Gatazka luzatzen bada, inflazioan eta interes tipoetan eragina izan dezake''
''Gatazka luzatzen bada, inflazioan eta interes tipoetan eragina izan dezake''
''Gatazka luzatzen bada, inflazioan eta interes tipoetan eragina izan dezake''

2:42

Nahiz eta Borrellek prozesua ahalik eta gehien bizkortzea eta datorren urtarrilaren 22ko EBko Atzerri ministroen bileran akordio politiko bat lortzea nahi, ezinezkoa izango litzateke, iturriek azpimarratu dutenez, erabakia otsaileko hitzordura arte atzeratuko litzateke.

Aurretik, indarra eratzeko epa zabalduko litzateke, eta horretan interesa duten Estatu kideek beren ekarpenak egiten dizkiete Europako misioei; beraz, misioa abian jartzeko aste batzuk beharko lirateke, udaberriaren hasierara arte.

Europako diplomaziak misioa lehenbailehen altxatzeko baikortasuna erakutsi arren, horrelako erabaki bat aho batez hartu behar dute hogeita zazpi herrialdeek, eta hainbat urrats tekniko gainditu.

EBk Itsaso Gorrian egingo duen itsas operazio berri bati buruzko eztabaida Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak erasoari ekin diotenean gertatzen da. Eskualdeko egoerak misio berriari mesede edo kalte egiten ote dion galdetuta, Bruselan zenbaiten ustez, tentsioak areagotuz gero, hogeita zazpi herrialdeek "erabakiak azkarrago hartuko dituzte".

EB egoera horretan dago, Espainiak Borrellek 'Atalanta' misioa luzatu eta birbideratzeko egindako hasierako proposamena blokeatu ostean. Misio hori 2008an hasi zen itsaslapurrei aurre egiteko, Somaliako kostaldean. Pedro Sanchezen Gobernua misioa luzatzearen aurka agertu zen, azken orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Gazako Zerrenda Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Merkataritza albisteak gaur Merkantzia-garraioari buruzko albisteak Ekialde Hurbila