Mundua -
Jasotako kritiken ondorioz
Norvegiako Polizia-buruak dimisioa eman du, Breiviken atentatuengatik
Justizia ministroaren hitzetan, Polizia-buruak Gobernuaren "konfiantza galdu du", eta horrek ezinezkoa egin du karguan jarraitzea.
Erredakzioa
Oysten Maeland Norvegiako Poliziako buruak dimisioa eman du Anders Behring Breiviken atentatuetan egindako lanak jasotako kritiken ondorioz.
Dimisoaren berri Grete Faremo Justizia ministroak eman zuen ostegun gauean izandako telebista-eztabaidan. Saioan aditu independenteek 2011ko uztailaren 22an izandako atentatuen txostenaren ondorioak eztabaidatu zituzten. Atentatuetan 77 pertsona hil zituen Breivikek. Faremoren hitzetan, Polizia-buruak Gobernuaren "konfiantza galdu du", eta horrek ezinezkoa egiten du karguan jarraitzea. Txostenak Justizia Ministerioaren lana ere kritikatu zuen.
Batzordearen txostena
Batzorde independenteak astelehenean eman zuen egindako txostenaren ondorioen berri. Horien arabera, "krisia ez zuten behar bezala kudeatu zenbait esparru garrantzitsutan".
Hala ere, batzordeak argi utzi zuen "Poliziak atentatuak saihesteko modua izan zuela pentsatzeko arrazoirik ez zuela".