Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Israelek ehun pertsona atxilotu ditu Nasser ospitalean, "jarduera terroristak" leporatuta

Gazako agintariek, berriz, "osasun langile andana" atxilotzea egotzi diote Tel Avivi.

Nasser ospitalea. Argazkia: EITB
Nasser ospitalea. Argazkia: EITB
Nasser ospitalea. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak iragarri du 100 pertsona atxilotu dituela Gazako Nasser ospitalean, Khan Yunisen, "jarduera terroristak" leporatuta, baina Gazako Osasun Ministerioak adierazi du ez zirela terroristak, "osasun langileak" baizik.

"Armadako tropek Gazako Zerrendan jarduten jarraitzen dute. Soldaduek Khan Yunisen jarraitzen dute lanean, eta, oraingoz, 100 pertsona atxilotu dituzte Nasser ospitalean, jarduera terroristak egotzita", azaldu dute agiri militar baten bidez.

Israelgo Armadaren oharraren arabera, "operazioa zehatza eta mugatua" egin dute Nasser ospitalean. Ostegunean hasi zuten erasoaldia, "inteligentzia zerbitzuen informazioa baliatuta".

Gazako Osasun Ministerioak, berriz, salatu duenez, "Israelgo okupazio indarrek osasun langile andana atxilotu dituzte" osasun zentroan, eta ospitalea "kuartel militar" bihurtu dute.

Ostiralean bertan salatu zuen Osasun Ministerioak Israelek osasun langileak, gaixoak eta amatasun ataleko errefuxiatuak atxilotu zituela, eta galdeketak egiten ari zitzaizkiela "baldintza gogor eta bortitzetan".

Era berean, Munduko Osasun Erakundeak Nasser ospitalera bidalitako laguntzak ez zituela sartzen utzi adierazi zuen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu gaur