Mundua -

Gaza, erasopean

Gazan "su etenari bide emango dion etenaldi humanitario bat" eskatu du EBk lehenbizikoz

Testua onartzeko orduan, Europar Batasunak aintzat hartu du AEBk "berehalako su etena" eskatuz Segurtasun Kontseiluan aurkeztutako ebazpena.

Europako Batzordeko presidente Charles Michele. Argazkia: EFE
Europako Batzordeko presidente Charles Michele
Europako Batzordeko presidente Charles Michele. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko buruzagiek "berehalako etenaldi humanitarioa" galdegin dute Gazaren aurkako erasoaldian, "su eten jasangarri bat, bahituak baldintzarik gabe askatzea eta giza laguntza sartzea" bermatze aldera.

Gerra hasi zenetik, lehen aldiz eskatu du EBk, bere osotasunean, Gazarentzat su etena, azkenengoz gai horretaz aritu zirenean, urrian, "etenaldi humanitarioak" soilik adostu baitzituzten. 

"Batera gaudenean eragin handiagoa dugu (...), eragile sinesgarria garela erakusten dugu eta paper garrantzitsua bete dezakegu Israelgo Gobernua konbentzitzeko bidean", esan du bart Europako Batzordeko presidente Charles Michelek, Bruselan prentsaurrekoan. Goi bilera gaur amaituko da.

Michelek azpimarratu du testua onartzeko orduan EBk aintzat hartu duela AEBk "berehalako su etena" eskatuz Segurtasun Kontseiluan aurkeztutako ebazpena.

Bestalde, "bake jasangarri eta iraunkor baterako konpromisoa" erakutsi duten buruzagiek Israeli exijitu diote "Rafahn erasoaldia" ez burutzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Giza eskubideak Ekialde Hurbileko albisteak Hamas