Mundua -

Nazioarteko Auzitegian

Bush eta Blair Irakeko gerragatik epaitzea eskatu du Desmond Tutuk

Blairrek akusazioei erantzun die gaur egun Irak "herrialde aberatsagoa" dela esanda, eta Desmond Tuturi "inteligentzia datuekin iruzurra egin zela dioen kontu zaharrari eustea" leporatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

George W. Bush AEBetako presidente ohia eta Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia Nazioarteko Zigor Auzitegian epaitu beharko lituzketela esan du Desmond Tutu Bakearen Nobel sariak, 2003an Irakeko inbasioak izandako ondorioengatik.

The Observer egunkari britaniarrean idatzitako zutabean, Tutuk inbasioaren "moraltasun eza" gaitzetsi du, Iraken suntsipen handiko armak zeudela esan eta "iruzur" egin zutelako. Tururen hitzetan, gatazkak hildako asko eragin zituen eta, horregatik, bi agintariak Hagako auzitegira eramanbeharko lituzkete, Asiako eta Afrikako beste zenbait agintarirekin egin duten bezala.

"AEBetako eta Erresuma Batuko orduko liderrek eszenario bat asmatu zuten, euren buruak harroputz agertu eta guztiok banandu egin gintuzten. Amildegiaren ertzean utzi gaituzte, Iraneko eta Siriako mamuak aurrean ditugula", idatzi du Nobel saridunak.

Tutuk gogora ekarri ditu Irakeko gerra izandako hildakoak: 110.000 irakiar eta 4.500 sodadu estatubatuar baino gehiago hil dira bertan, Sadan Hussein boteretik kentzeko ahaleginean.

Blairrek akusazioak ukatu ditu

Blairrek komunikatu bat atera du Tuturen akusazioei erantzuteko. Lehen ministro ohiak Tuturen hitzak deitoratu ditu eta gaur egun Irak "herri aberatsagoa dela" ziurtatu du. Horrez gain "inteligentzia datuekin iruzurra egin zela dioen kontu zaharrari eustea" leporatu dio Tuturi, eta "analisi independiente guztiek" teoria hori "faltsua" dela grogatu dutela erantzun dio.

George W. Bush AEBetako presidente ohia eta Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia Nazioarteko Zigor Auzitegian epaitu beharko lituzketela esan du Desmond Tutu Bakearen Nobel sariak, 2003an Irakeko inbasioak izandako ondorioengatik.The Observer egunkari britaniarrean idatzitako zutabean, Tutuk inbasioaren "moraltasun eza" gaitzetsi du, Iraken suntsipen handiko armak zeudela esan eta "iruzur" egin zutelako. Tururen hitzetan, gatazkak hildako asko eragin zituen eta, horregatik, bi agintariak Hagako auzitegira eramanbeharko lituzkete, Asiako eta Afrikako beste zenbait agintarirekin egin duten bezala. "AEBetako eta Erresuma Batuko orduko liderrek eszenario bat asmatu zuten, euren buruak harroputz agertu eta guztiok banandu egin gintuzten. Amildegiaren ertzean utzi gaituzte, Iraneko eta Siriako mamuak aurrean ditugula", idatzi du Nobel saridunak. Tutuk gogora ekarri ditu Irakeko gerra izandako hildakoak: 110.000 irakiar eta 4.500 sodadu estatubatuar baino gehiago hil dira bertan, Sadan Hussein boteretik kentzeko ahaleginean. Blairrek akusazioak ukatu dituBlairrek komunikatu bat atera du Tuturen akusazioei erantzuteko. Lehen ministro ohiak Tuturen hitzak deitoratu ditu eta gaur egun Irak "herri aberatsagoa dela" ziurtatu du. Horrez gain "inteligentzia datuekin iruzurra egin zela dioen kontu zaharrari eustea" leporatu dio Tuturi, eta "analisi independiente guztiek" teoria hori "faltsua" dela grogatu dutela erantzun dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Erresuma Batua albisteak Nobel sariak 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Irak Nazioarteko Zigor Auzitegia hoy Ekialde Hurbila gaur