Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Nazioarteko Justizia Auzitegiaren erabakia, Parke naturalen eguna eta Palmako ezbeharra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Nazioarteko Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Nazioarteko Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean
Nazioarteko Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Nazioarteko Justizia Auzitegiaren erabakia: Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako kautelazko neurri gehigarrien gaineko erabakia gaur emango du ezagutzera Hagan egoitza (Herbehereak) duen Nazioarteko Justizia Auzitegiak. Israelgo Gobernua Rafahn egiten ari den "operazio militarra berehala bertan behera" uztea eskatu zuen Hegoafrikak, palestinarren kontrako "genozidioa ekiditeko". 13:00etarako deitu dute gaurko saioa.

- Parke naturalen Europako eguna: 1909ko maiatzaren 24an izendatu ziren Europako lehen natur parkeak, Suedian. Hori dela eta, Europarc federazioaren bultzadarekin, natur parkeen Europako Eguna ospatzen da urtero egun honetan. Euskal Herrian 12 parke natural daude: Aiako Harria, Aizkorri-Aratz, Aralar, Armañon, Bardeak, Bertiz, Gorbeia, Izki, Pagoeta, Urbasa-Andia, Urkiola eta Valderejo.

- Palmako ezbeharra: Lau pertsona hil dira eta gutxienez 16 zauritu dira Palmako hondartzan (Balear Uharteak), jatetxe bat behera etorri ondoren. Larrialdietako zerbitzuak hondakinen azpian harrapatuta egon daitezkeen biktima gehiagoren bila ari dira. Lehen hipotesien arabera, lehen solairuaren gehiegizko pisuak eragin du istripua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Espainia albisteak Euskal mendiak Gazako albisteak Aralar Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina azken orduko albisteak Ingurumena Jatetxeak Balearrak azken ordukoa Nazioarteko Zigor Auzitegia hoy Urkiolako parke naturaleko mendiak Gorbeiako Parke Naturala Aizkorri-Aratz parke naturala