Mundua -

Gaza, erasopean

283 hildako eta 814 zauritu azken orduetan Gazan, Israelen erasoen ondorioz

Horrela, Israelek Gazako Zerrendan egindako erasoetan hildakoak 37.000 baino gehiago dira dagoeneko.

Gaza. Argazkia: EFE
Gaza
Gaza. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazako Zerrendako osasun agintariek igande honetan zabaldu dutenez, Israelgo Armadak dagoeneko 37.084 pertsona hil eta 84.494 zauritu ditu erasoetan.

Informazio horren arabera, 283 pertsona hil eta 814 zauritu dira azken orduetan. Era berean, zortzi sarraski salatu dituzte.

Hildako gehienak Israelek Nuseiraten egindako operazio militarrean hil dituzte. Operazio horretan, Hamasek bahituta zituen lau israeldar erreskatatu dituzte. Hala ere, 274 pertsona hil eta 698 zauritu dituzte eraso horretan.

Zerrendako Osasun Ministerioak gogorarazi duenez, biktima batzuek hondakinen azpian jarraitzen dute, eta hilotz ugari daude errepideetan, larrialdietako taldeak ezin baitira bertaratu tropa israeldarrek ezarritako blokeoaren ondorioz.

Israelgo Armadak Palestinako milizien aurkako operazioak ez dira amaitu, oraindik aurrez aurrekoak baitaude zonalde osoan, baita Zisjordanian eta iparraldeko mugan ere. Hezbollahrekin ari dira borrokan bertan.

Hamasek dio hiru bahitu hil zituztela Israelek Gazan egindako operazioan

Hamasen indar armatuek Telegrameko bere kanalean argitaratutako bideo batean adierazi dutenez, Israelek hiru bahitu hil zituen larunbatean bahituak askatzeko egindako operazio militarrean.

Bideoan identifikatu ezin diren hiru gorpu erakusten dira, aurpegien irudia lausotuta.

"Zuen presoak ez dira aske izango gureak askatu arte", adierazten da bideoan.

Gutxienez 33 pertsona atxilotu dituzte Israelgo Gobernuaren aurkako protestetan

Poliziak gutxienez 33 pertsona atxilotu ditu larunbat honetan Tel Aviven egin den manifestazioan. Bahitu guztiak askatzeko, Benjamin Netanyahu lehen ministroaren Gobernua desegiteko eta hauteskundeak aurreratzeko akordioa eskatu dute milaka lagunek.

Israelgo Poliziak 30 pertsona baino gehiago atxilotu ditu Tel Aviven, Gobernuaren aurkako protestetan
Israelgo Poliziak 30 pertsona baino gehiago atxilotu ditu Tel Aviven, Gobernuaren aurkako protestetan
Israelgo Poliziak 30 pertsona baino gehiago atxilotu ditu Tel Aviven, Gobernuaren aurkako protestetan

0:42

Haaretz egunkari israeldarraren esanetan, Tel Aviveko Poliziak 33 pertsona atxilotu ditu Gobernuaren aurkako protestetan.

Protestak herrialdeko beste toki batzuetan ere izan dira, Haifan eta Beerseban, esaterako. Jerusalemen ere, ehunka pertsona manifestatu dira.

Gantzek gaur gauean iragarriko omen du dimisioa

Benny Gantz Israelgo gerra kabineteko bigarrenak prentsaurrekoa deitu du arratsalderako, eta, ia hedabide israeldar guztien ustez, dimisioa emango du, Gazan ez dagoelako gerraosteko etorkizun baterako konponbiderik.

Larunbatean hedabideen aurrean agertzeko asmoa zuen Gantzek, baina deialdia bertan behera utzi zuen azkenean, egun horretan egindako erreskate-operazioari protagonismoa ez kentzeko.

Gantzek Ramat Ganen (Tel Avivetik gertu) emango du prentsaurrekoa, 20:00etan (19:00etan Espainia penintsularrean eta Balear uharteetan), Times of Israel egunkariak jakitera eman duenez.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak mezu bat igorri zion atzo Gantzi, dimisioa eman aurretik berriro pentsa dezan eskatzeko. "Batasunaren ordua da, ez zatiketarena", jakinarazi zuen agintariak X sare sozialeko bere kontuan.

Gantzen esanetan, bahituen itzuleraren "lorpenak justifikatutako pozaz gain, aurre egiten jarraitzen ditugun erronkak gogoratu behar dira", eta "hemendik aurrera jarraitu beharreko biderik onena erantzukizunez hartzeko" deia egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu gaur