Mundua -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Ekialde Hurbila, Macronen bilera sorta eta tren zerbitzua Gipuzkoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ekialde Hurbila: Eskualdean iazko urritik dagoen gatazkak bere horretan dirau. Aldeen —Israel eta Hamas— arteko enegarren bilera antzua bukatu zen atzo, eta gatazkari beste hari-mutur bat gehitu zaio azken orduetan, Hezbola milizia xiitaren eta Tel Aviven arteko aire erasoak tarteko.
- Macronen bilera sorta: Emmanuel Macron Frantziako presidenteak gaur bukatuko ditu hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten alderdiekin abiatutako bilera sorta. Batzarron helburua da gobernu egonkorra osatzea. Buruzagi zentristak Marine Le Pen eta Jordan Bardella ultraeskuinako ordezkariak hartuko ditu Eliseoan. Lehen ministro berria izendatzeko blokeo politikoa gainditu ezinda, litekeena da, adituen ustez, Macronek bihar beste bilera sorta bati ekitea.
- Tren zerbitzua Gipuzkoan: Renfek astelehen honetan berrezarri du ia hilabetez etenda egon den Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua. Trenen joan-etorria bertan behera egon da abuztuaren 3tik, AHTaren lanak tarteko. Aldi horretan, autobusez eman dute zerbitzua.