Mundua -

'Sandy'ren ostean

New Yorkek garraioen zati bat berreskuratu du, baina ez zerbitzuena

Con Edison enpresa electrikoak bart Manhattan hegoaldeko eta Brooklyneko zerbitzuak berrezarri zituen, halere oraindik herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak berretzarteko lanetan dabil.

Hainbat autobus daude Flatbush etorbidean, bidaiariak hartzeko prest Manhattanera eramateko. EITB
Sandy | Hainbat autobus daude Flatbush etorbidean, bidaiariak hartzeko prest
Sandy urakanaren eragina baretzen hasi da AEBetan

02:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkek garrado publikoaren zati handi bat berreskuratu du hamalau metro-linea berrekuratuta, halere oraindik herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak berrezartzeko lanetan dabil.

Hiriak ez ditu sekulako auto-ilarak bizi metroari eta Manhattanen sartzen diren automobil pribatuek gutxienez hiru bidaiari izateko aginduari esker.

Konboiak ohi baino gehiago agoilatu arren, 23 metro-lineako hamalahu partzialki errestauratzeak nolabait normaltasuna itzuli die herritarrei.

"Lasaitasun bat da gutxienez metroak funtzionatzea, estutua joan arren", esan du bidaiari batek goizean.

Con Edison enpresa elektrikoak bart Manhattan hegoaldeko eta Brooklyneko zerbitzuak berrezarri zituen, halere oraindik herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak berretzarteko lanetan dabil.

Con Edison enpresa elektrikoak bart Manhattan hegoaldeko eta Brooklyneko zerbitzuak berrezarri zituen, halere oraindik 508.000 harpidedunek elektrizitaterik gabe jarraitzen dute hirian.

Enpresako bozeramaile batek azaldu duenez, ziurrenik ostiralean edo larunbatean hiri osoan berrezartzea aurreikusi dute.

Con Edizonek hitzotz lehorra banatu du hiriko hainbat gunetan, Connecticuten, New Yorken eta New Jerseyn argirik gabe gelditu diren milioika pertsonei laguntzen saiatzeko beste enpresek egin duten modu berean.

Union Squaren ohiko izotza banatu dute ere. Eraikinek ura igotzeko elektrizitatea behar dutenez, agintariek bost ur iturri ireki dituzte edateko ona den urarekin, Manhattan hegoaldean, bizilagunek plastikozko boteilak eramateko eta oinarrizko beharrizanak asetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea