Mundua -

Su-etenaren ostean

Hamasek su-etena urratzea leporatu dio Israeli

Halaber, Gazak Isralekin duen muga ebakuatzea eskatu du. Dirudienez, soldatu israeldar batek palestinar bat tiroz hil izanak gatazka sortu du berriro.

Gaza | Hamasek su-etena urratzea egotzi dio Israeli
Gaza | Hamasek su-etena urratzea egotzi dio Israeli
Su-etena arriskuan jartzen duen lehen liskarra izan da, Gazan

01:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamase mugimendu islamiarrak eta Palestinako Gobernuak zortzi eguneko gatazkari amaiera jarri dion su-etena urratzea leporatu diote, palestinar batek soldatu israeldar batek tiroz hil izanagatik. Gazak Israelekin duen muga ebakuatzea eskatu du Hamasek.

Medikuek esan dutenez, Anwar Qdeih (23 urte ditu) tiro baten ondorioz hil da, Gaza Israeletik banantzen duen segurtasun-hesira gerturatzen ari sean. Bestalde, hildakoaren senide batek adierazi du Hamaseko bandera bat altxatzen ari zela gaztea, eta soldadu israeldar batek hiru tiro jaurti dizkiola, buruan batek emanda.

Hori baino lehen, Israelgo Armadak azaldu duenez, manifestatzaileei hanketara tiro egin diete soldaduek.

Medikuen hitzetan, beste zazpi palestinar zauritu dira, Israelgo Armak jaurtitako tiroen ondorioz, su-etena hasi zenetik. Horietatik sei zauritu ostiral honetan zauritu dira, eta, zazpigarrena, ostegunean.

Riak Malki Palestinako Kanpo Harremanetako ministroak eta Hamas talde islamiarrak esan dutenez, hilketa honekin Israelek Egiptoren babespean hitzartutako su-etena urratu du.

Zortzi eguneko gatazkaren geroa

Israelen eta Palestinaren arteko su-etena asteazkenean sartu zen indarrean, zortzi eguneko gatazkaren ostean.

Erresistentzia islamiarraren Mugimenduko bozeramaile batek esan du erakundeak kexu bat aurkeztuko duela Kairon. Israelgo bozeramaile militarrak gertatutakoa ikertzen ari direla nabarmendu du.

Anwar Qdeih hil ostean, Hamaseko kideak Israel Gazako zerrendatik mugatzen duen lekura joan dira, bertan zeudenak ebakuatzera.

Hamase mugimendu islamiarrak eta Palestinako Gobernuak zortzi eguneko gatazkari amaiera jarri dion su-etena urratzea leporatu diote, palestinar batek soldatu israeldar batek tiroz hil izanagatik. Gazak Israelekin duen muga ebakuatzea eskatu du Hamasek. Medikuek esan dutenez, Anwar Qdeih (23 urte ditu) tiro baten ondorioz hil da, Gaza Israeletik banantzen duen segurtasun-hesira gerturatzen ari sean. Bestalde, hildakoaren senide batek adierazi du Hamaseko bandera bat altxatzen ari zela gaztea, eta soldadu israeldar batek hiru tiro jaurti dizkiola, buruan batek emanda. Hori baino lehen, Israelgo Armadak azaldu duenez, manifestatzaileei hanketara tiro egin diete soldaduek. Medikuen hitzetan, beste zazpi palestinar zauritu dira, Israelgo Armak jaurtitako tiroen ondorioz, su-etena hasi zenetik. Horietatik sei zauritu ostiral honetan zauritu dira, eta, zazpigarrena, ostegunean. Riak Malki Palestinako Kanpo Harremanetako ministroak eta Hamas talde islamiarrak esan dutenez, hilketa honekin Israelek Egiptoren babespean hitzartutako su-etena urratu du.Zortzi eguneko gatazkaren geroaIsraelen eta Palestinaren arteko su-etena asteazkenean sartu zen indarrean, zortzi eguneko gatazkaren ostean. Erresistentzia islamiarraren Mugimenduko bozeramaile batek esan du erakundeak kexu bat aurkeztuko duela Kairon. Israelgo bozeramaile militarrak gertatutakoa ikertzen ari direla nabarmendu du. Anwar Qdeih hil ostean, Hamaseko kideak Israel Gazako zerrendatik mugatzen duen lekura joan dira, bertan zeudenak ebakuatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina gaur Ekialde Hurbila gaur Hamas gaur