Mundua -

Palestina, NBE-N

Zer da NBEko Estatu behatzaile izatea? Zer irabaziko du Palestinak?

Praktikan, izendapen horrek Palestina Estatu independentea dela aitortzea dakar, zeharka eta inplizituki bada ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestinak garaipen politiko eta diplomatiko garrantzitsua lortu du nazioartean, NBEko Batzar Orokorrean 'Estatu behatzaile' izendapena jasota.

Praktikan, izendapen horrek Palestina Estatu independentea dela aitortzea dakar, zeharka eta inplizituki bada ere.

Iazko irailean, Palestinak NBEko Estatu kide osoa izatea eskatu zuen Segurtasun Kontseiluan, baina AEBek betoa jarri zuten. NBEko Batzar Orokorrean, baina, ez dago beto eskubiderik, eta, horrenbestez, AEBek eta Israelek ezin izan dute galarazi Palestina Estatu behatzaile bihurtzea.

Estatus horrekin, Palestina NBEren hainbat erakundetan sartu ahal izango da, iaz Unescon egin zuen bezala. Gainera, Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide egin daiteke.

NBEko AGENTZIAK ETA NAZIOARTEKO ITUNAK

Palestinarrentzat lehentasuna duten NBEko erakundeak Unicef (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa), FAO (Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea) eta MMA (Munduko Merkataritza Antolakundea) dira.

Ramallahko Gobernuak Genevako Konbentzioarekin eta horren protokolo osagarriekin ere bat egitea eskatuko du, hau da, gerra eskubidea eta nazioarteko giza eskubideak arautzen dituzten itunekin.

NAZIOARTEKO ZIGOR AUZITEGIA

AEBen eta Israelen kezka nagusia Palestinak Nazioarteko Zigor Auzitegiarekin bat egitea da. Izan ere, auzitegi horretako kide izanda, 2008an Israelek Gazan egindako inbasioa ikertzea eska dezake (Armadak 1.400 palestinar hil zituen; gehienak, zibilak).

Iraganean, palestinarrek hainbat agintari eta militar israeldarren aurka egin dute auzitegi horretan, gerra-krimenak egotzita, baina Hagak errefusatu egin izan du salaketa aztertzea, Palestina ez baitzen Estatu.

Nazioarteko Zigor Auzitegira eramango luketen beste auzietako bat Yaser Arafat buruzagi palestinar historikoaren heriotza izan liteke (pozoituta hil ote zuten ikertzen ari dira orain).

BAKE-PROZESUA

Bestalde, Palestinaren lorpenak Israelekin bake-prozesua berriz abiatzea ekar lezake.

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea Israelekin berriz negoziatzeko prest agertu da, baina ez dio uko egiten hitz egiten hasteko jarritako aldarrikapen nagusietako bati: Israelek kolonoen asentamenduak geldiaraztea.

Etxe Zuriak presio egingo die bi aldeei elkarrizketei ekiteko, baina, nolanahi ere, horiek ez lirateke hasiko Israelgo Gobernu berria osatu arte (hauteskundeak egingo dituzte urtarrilaren 22an).

Ordurako, baliteke palestinarrek aurrerapausoak eman izana berradiskidetzearen bidean. Izan ere, Al Fatahk (Abbasen alderdia) Hamasekin hitz egiteko konpromisoa hartu du.

Zeregin horretan, Abbas Gazara joango da "aurki", Fatahtik azaldu dutenez. Lurralde horretara egingo duen lehen bidaia izango da, 2007. urtetik.

ISRAELEN ERANTZUNA

Aurrerapausoak aurrerapauso, palestinarrek jakin badakite Israelek eta AEBek erantzun egingo dutela.

Besteak beste, Israelek Palestinako Aginte Nazionalaren izenean biltzen dituen zergak (Palestinako Aurrekontuen % 56 dira) ez ematea eta Abbasen Gobernua eroriaraztea mehatxu egin du.

AEBek ere nazioarteko lankidetzaren bitartez emandako funtsak kenduko dituzten beldur dira.

Egoera horri aurre egiteko, baina, palestinarrak herrialde arabiarrekin negoziatzen aritu dira azken hilabeteetan, eta hainbaten konpromisoa jaso dute (Qatarrena, kasu), dirua emateko.AMETSA, GERTUAGO

NBEko Estatu behatzaile izendapena lortu izanak ez du palestinarren egunerokoa aldatuko, eta ez dio amaiera emango Israelen kontrol militarrari, baina urrats garrantzitsua da Palestinak Estatu independentea izateko ametsa gertuago egon dadin.

Palestinak garaipen politiko eta diplomatiko garrantzitsua lortu du nazioartean, NBEko Batzar Orokorrean 'Estatu behatzaile' izendapena jasota.Praktikan, izendapen horrek Palestina Estatu independentea dela aitortzea dakar, zeharka eta inplizituki bada ere.Iazko irailean, Palestinak NBEko Estatu kide osoa izatea eskatu zuen Segurtasun Kontseiluan, baina AEBek betoa jarri zuten. NBEko Batzar Orokorrean, baina, ez dago beto eskubiderik, eta, horrenbestez, AEBek eta Israelek ezin izan dute galarazi Palestina Estatu behatzaile bihurtzea.Estatus horrekin, Palestina NBEren hainbat erakundetan sartu ahal izango da, iaz Unescon egin zuen bezala. Gainera, Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide egin daiteke.NBEko AGENTZIAK ETA NAZIOARTEKO ITUNAKPalestinarrentzat lehentasuna duten NBEko erakundeak Unicef (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa), FAO (Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea) eta MMA (Munduko Merkataritza Antolakundea) dira.Ramallahko Gobernuak Genevako Konbentzioarekin eta horren protokolo osagarriekin ere bat egitea eskatuko du, hau da, gerra eskubidea eta nazioarteko giza eskubideak arautzen dituzten itunekin.NAZIOARTEKO ZIGOR AUZITEGIAAEBen eta Israelen kezka nagusia Palestinak Nazioarteko Zigor Auzitegiarekin bat egitea da. Izan ere, auzitegi horretako kide izanda, 2008an Israelek Gazan egindako inbasioa ikertzea eska dezake (Armadak 1.400 palestinar hil zituen; gehienak, zibilak).Iraganean, palestinarrek hainbat agintari eta militar israeldarren aurka egin dute auzitegi horretan, gerra-krimenak egotzita, baina Hagak errefusatu egin izan du salaketa aztertzea, Palestina ez baitzen Estatu.Nazioarteko Zigor Auzitegira eramango luketen beste auzietako bat Yaser Arafat buruzagi palestinar historikoaren heriotza izan liteke (pozoituta hil ote zuten ikertzen ari dira orain).BAKE-PROZESUABestalde, Palestinaren lorpenak Israelekin bake-prozesua berriz abiatzea ekar lezake.Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea Israelekin berriz negoziatzeko prest agertu da, baina ez dio uko egiten hitz egiten hasteko jarritako aldarrikapen nagusietako bati: Israelek kolonoen asentamenduak geldiaraztea.Etxe Zuriak presio egingo die bi aldeei elkarrizketei ekiteko, baina, nolanahi ere, horiek ez lirateke hasiko Israelgo Gobernu berria osatu arte (hauteskundeak egingo dituzte urtarrilaren 22an).Ordurako, baliteke palestinarrek aurrerapausoak eman izana berradiskidetzearen bidean. Izan ere, Al Fatahk (Abbasen alderdia) Hamasekin hitz egiteko konpromisoa hartu du.Zeregin horretan, Abbas Gazara joango da "aurki", Fatahtik azaldu dutenez. Lurralde horretara egingo duen lehen bidaia izango da, 2007. urtetik.ISRAELEN ERANTZUNAAurrerapausoak aurrerapauso, palestinarrek jakin badakite Israelek eta AEBek erantzun egingo dutela.Besteak beste, Israelek Palestinako Aginte Nazionalaren izenean biltzen dituen zergak (Palestinako Aurrekontuen % 56 dira) ez ematea eta Abbasen Gobernua eroriaraztea mehatxu egin du.AEBek ere nazioarteko lankidetzaren bitartez emandako funtsak kenduko dituzten beldur dira.Egoera horri aurre egiteko, baina, palestinarrak herrialde arabiarrekin negoziatzen aritu dira azken hilabeteetan, eta hainbaten konpromisoa jaso dute (Qatarrena, kasu), dirua emateko. AMETSA, GERTUAGONBEko Estatu behatzaile izendapena lortu izanak ez du palestinarren egunerokoa aldatuko, eta ez dio amaiera emango Israelen kontrol militarrari, baina urrats garrantzitsua da Palestinak Estatu independentea izateko ametsa gertuago egon dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak NBE albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak Palestina azken orduko albisteak Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak