Itxi

Bake prozesua

Dokumentazioa

Bake-prozesuaren kronologia

Erredakzioa

2011ko urriaren 20a: ETAk indarkeria behin betiko utzi zuela jakinarazi zuen. Alabaina, iragarpen historiko horren aurretik eta ondoren beste gertakari esanguratsu gehiago izan dira.

  • 2011ko urriaren 20an jakinarazi zuen ETAk jarduera armatua betirako utzi zuela. Argazkia: EITB

    2011ko urriaren 20an jakinarazi zuen ETAk jarduera armatua betirako utzi zuela. Argazkia: EITB

2010EKO GERTAKARIAK

2010eko irailaren 5a:

"Eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki du ETAk

2010eko irailaren 18a:

ETAk esku hartzeko eskatu dio nazioarteari

2010eko irailaren 30a:

Bitartekariek behin betiko su-etena eskatu diote berriro ETAri

2010eko urriaren 17a:

Otegi: 'Estrategia independentista eta indarkeria bateraezinak dira'

2010eko azaroaren 12a:

Brian Currin: 'ETAk su-eten bat iragarriko du Gabonak baino lehen"

Otegi: 'Indarkeria ukatzen dugu proiektu politiko bat inposatzeko'

2010eko azaroaren 27a:

'Legearen araberako' alderdia iragarri du ezker abertzaleak

2011KO GERTAKARIAK

2011ko urtarrilaren 10a:

ETAk su-eten 'iraunkor, orokor eta egiaztagarria' iragarri du

2011ko otsailaren 20a:

Dozenaka mila pertsona Bilboko kaleetan, Sorturen legalizazioaren alde

2011ko martxoaren 10a:

ETAko ustezko buruzagi militarra atxilotu dute

2011ko martxoaren 23a:

Gorenak galarazi egin du Sortu hauteskundeetara aurkeztea

2011ko martxoaren 27a:

ETA egiaztatze 'informal' bat onartzeko prest agertu da

2011ko martxoaren 31a:

Sortu ETAren 'mozorro berria' dela adierazi du Gorenak

2011ko apirilaren 1a:

Aldeko epaileen ustez, sinesgarria da Sortu ETAtik aldendu izana

2011ko apirilaren 2a:

Milaka pertsona bildu dira Bilbon Sortu legeztatzearen alde

2011ko apirilaren 28a:

ETAk xantaiaren amaiera iragarri die enpresaburuei

Dokumentazioa: ETAren xantaia, azken 40 urteetan

2011ko maiatzaren 5a:

Bilduri hauteskundeetara aurkezteko baimena eman dio Konstituzionalak

2011ko maiatzaren 22a:

Bildu bigarren indarra da EAEn, EAJren atzetik

2011ko ekainaren 27a:

Dokumentazioa: Bateragune auzia

2011ko uztailaren 7a:

Eneko Gogeaskoetxea, ETAko ustezko buruetako bat, atxilotu dute

2011ko uztailaren 8a:

Ezker abertzalea: 'Borroka armatuak ez du balio'

2011ko irailaren 5a:

Urtebete ETAk atentatuak bertan behera utzi zituela

2011ko irailaren 16a:

10 urteko kartzela-zigorra Otegirentzat, ETAko kidea izatea leporatuta

2011ko irailaren 23a:

ETAko presoen kolektiboak Gernikako Akordioarekin bat egin du

2011ko irailaren 28a:

ETAren su-etena egiaztatzeko batzordea sortu dute

2011ko irailaren 29a:

Lehendakariak presoak hurbiltzea proposatu du 'adostasunerako itunean'

2011ko urriaren 1a:

Ekin erakundeak bere desegitea iragarri du

ETA Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin elkarlanean arituko da

2011ko urriaren 17a:

ETAri bukatzeko eta gobernuei elkarrizketa eskatu die Konferentziak

2011ko urriaren 20a:

ETAk jarduera armatua betirako amaitu duela iragarri du adierazpen historiko batean

2012KO GERTAKARIAK

2012ko urtarrilaren 27a:

Presoak hurbiltzeko eta ezker abertzalea legeztatzeko eskatu zion Patxi Lopez lehendakariak Mariano Rajoyri, Moncloa Jauregian egindako bilera batean.

2012ko urtarrilaren 27a:

ETAk berriro atentaturik egiteko asmorik ez duela egiaztatu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordea-k

2012ko otsailaren 26a:

Ezker abertzaleak bakerako dokumentu berri bat aurkeztu du eta orain arte izan duen jarrerak ETAren biktimak umiliatu ahal izan dituelako barkamena eskatu du

2012ko maiatzaren 9a:

‘Bateragune auzia’: Auzitegi Gorenak Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto espetxean mantentzea erabaki du

2012ko ekainaren 3a:

ETAko presoen kolektiboak (EPPK) indarkeriak eragindako mina onartu eta Espainiako Gobernuak ezarritako gizarteratze-plana errefusatu du

2012ko ekainaren 10a:

ETAko presoen eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen zituen Askatasuna erakundeak desegin egin dela jakinarazi du

2012ko ekainaren 15a:

Segi ezker abertzalearen gazte erakundeak desagertzeko erabakia hartu duela jakinarazi du

2012ko ekainaren 16a:

ETAren, GALen eta Poliziaren biktimak, lehenengoz batu dira eta adostutako testu bat sinatu dute, Glenncree ekimenaren baitan

2012ko ekainaren 21a:

Auzitegi Konstituzionalak Sortu alderdia legezkotzat jotzea erabaki du, 6 aldeko eta kontrako 5 botorekin.

2012ko ekainaren 22a:

Consuelo Ordoñez Valentin Lasarte ETAko presoarekin bildu zen Zaballako (Araba) espetxean. Barne Ministerioak abian jarritako gizarteratze planaren baitan kokatzen dira topaketa horiek.

2012ko irailaren 27a:

ETAk elkarrizketak hasteko eskatu zien Espainiako eta Frantziako Gobernuei, "zauriak sendatzeko" garaia iritsi dela esan zuen, eta ezker abertzaleari "akatsak eta hutsuneak" gainditzeko galdegin zion.