Bake prozesua -

Aberri Eguna

Subiranotasunean aurrera egiteko 'aukera garbiak' daudela esan du ETAk

Agiri baten bidez, ETAk "guztiontzat ezezagunak diren" urrats berriak emateko beharraz ohartarazi du eta, bere ustez, "abertzaleen arteko kolaborazioak" gidatu behar du prozesua.

ETA: 'Guztiontzat ezezagunak diren urratsak eman behar dira'

0:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk agiri bat zabaldu du Gara egunkariaren bidez Aberri Eguna dela eta. Agiri horretan, subiranotasunerako bidean aurrera egiteko "aukera garbiak" daudela esan du.

2011ko urriaren 20an jarduera armatua behin betiko amaitu zuela esan zuenetik plazaratutako hamabigarren komunikatu hau Gara egunkariak argitaratu du, osorik, euskaraz.

ETAren iritzian, "subiranotasunean aurrera egiteko aukera garbiak" daude. Horrez gain, "guztiontzat ezagunak diren" urrats berriak emateko beharraz ohartarazi du, eta adierazi du "abertzaleen arteko kolaborazioak" gidatu behar duela prozesua.

Halaber, komunikatu horretan ETAk "Madrileko eta Parisko blokeoa" izan du hizpide. "Aurreko mendeetako ildoetan errotuta" daude ETAren arabera, eta "Euskal Herria bezalako nazio baten kontrako opresioa" mantentzen dute.

ETAren ustean, "Ez Estatu mailako proiektuek ez bestelako 'sasieskaintzek' ez dute lortu gure herrian errotuta dagoen askatasun nahia gainditzea".

Era berean, ezker abertzaleak hartutako erabakiek azken urteotan "aldaketa politiko eta sozialerako baldintzak indartu” dituztela adierazi du.

Nazioartea ere egokia da, ETAk gaineratu duenez,  "herrien independentzirako aukerak oraina eta etorkizuna baduela ikusi" den neurrian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea