Politika -
Astelehenean, Donostian
PPk baldintzak jarri ditu biktimen omenaldira joateko
Basagoitiren arabera, PPko ordezkarien presentzia " ez dago ziurtatuta": "omenaldia terrorismoaren biktimentzat bakarrik dela" argi geratu behar da, "eta ez beste ezertarako".
Erredakzioa
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak antolatutako omenaldira joateko baldintzat jarri ditu Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak. Basagoitiren esanetan, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira egingo den omenaldiak "terrorismoaren biktimentzat bakarrik" izan behar du, eta Juan Ckarlos Izagirre Bilduko alkateak ez du ekitaldian "protagonismorik" izan behar.
PPko liderraren arabera, popularren ordezkariak omenaldian egotea "ez dago ziurtatuta", omenaldia "terrorismoaren biktimentzat dela eta ez beste ezertarako" argi geratu arte.
Horrez gain, Basagoirik ez du nahi Donostiako alkateak protagonismorik izatea, "ez delako normala igandean ETAko presoak txalotzen egotea eta astelehenean biktimen aurrean penatuta agertzea". "Hiltzailea eta biktima maila berean jartzen dituen istorio faltsuaren aurrean gaude.