Politika -

Sailburu berria

Kongresuan pasatako 12 urteen balorazio 'positiboa' egin du Erkorekak

Orain arte, jeltzaleen diputatua izan denak aitortu duenez, Madrileko esperientziak “perspektiba” hartzen lagundu dio.

Josu Erkoreka. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eman dituzte ezagutzera Eusko Jaurlaritza berria osatuko duten sailburuen izenak, eta horien artean ageri da Josu Erkoreka bizkaitarra. Aurrerantzean, Administrazio eta Justizia Sailetako sailburua eta bozeramailea izango da.

Kargu berria hartzeko, diputatu izateari utzi beharko dio Arantza Tapia sailburu berriak bezala. 12 urte igaro ditu Diputatuen Kongresuan eta Madrilen bizitako garaiaren balorazioa egin nahi izan du.

12 urteen errepaso "oso positiboa" egin du Erkorekak, bai alor pertsonalean eta baita arlo politikoan ere. Horren hitzetan, Madrileko esperientziak "perspektiba" hartzen lagundu dio.

Madrilera "mesfidati" iritsi zela aitortu du Erkorekak, baina azpimarratu duenez, aparteko garai gisa gogoratuko du.

Bestalde, ez du Eusko Jaurlaritzan izango duen kargu berriaz adierazpenik egin nahi izan. Gaineratu duenez, kargua hartzen duenean hitz egingo du hortaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea