Itxi

Politika

Gobernu Kontseilua

Urkulluren Jaurlaritzaren lehenengo bilera, koordainketa hizpide

Erredakzioa

Sailburuek kargua hartu eta biharamunean, Eusko Jaurlaritza martxan jarriko da gaur eta gai ekonomikoak izango dituzte aztergai.

  • Sailburu berriak, kargua hartu aurretik, atzo.

    Sailburu berriak, kargua hartu aurretik, atzo. Argazkia: Efe

Iñigo Urkullu buru duen Eusko Jaurlaritza berriak lehenengo bilera egingo du gaur eta 67.000 euskal funtzionarioen Gabonetako aparteko ordainsaria izango du hizpide. Era berean, Auzitegi Konstituzionalak inposatu duen osasun koordainketa ere aztertuko dute, Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Hala ere, bileran ez dute gai ekonomikoen azterketa sakona egingo, izan ere, oraindik Jaurlaritzaren egitura ez dago itxita eta zortzi sailburuen izendapena bakarrik iragarri dute.

Hori horrela, Jaurlaritzak izendapen gehiago egingo ditu gaur eta hartuko dituen erabakiak ez dira garrantzitsuenak izango, oraindik aztertzeko denborarik izan ez dutelako.

Dena dela, euskal funtzionarioen Gabonetako aparteko ordainsariaren inguruko iritzia plazaratzea espero da. Horren harira, EAJko iturrien arabera, badirudi Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak aukeratutako bidea hartuko duela, eta udako ordainsaria urtarrilera aurreratuko dutela.

Jaurlaritzak ordainketa nola egin aztertu beharko du, beraz, denbora gutxi baitu aurrera eramateko, eta hainbat izapide eta arazori egin beharko die aurre.

Hortaz eta beste gai batzuetaz hitz egin eta gero, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak prentsaurrekoa emango du (12:00etan, zuzenean).

Koordainketa

Agerraldi horretan, Auzitegi Konstituzionalak inposatu duen osasun koordainketaren inguruan Jaurlaritzak duen iritzia ematea espero da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena