Politika -

Legez besteko proposamena

Txirrindularien segurtasuna hobetzeko plana eskatu du Basagoitik

Legez besteko proposamen bat egin du Legebiltzarrean, hiru hilabeteko epean, txirrindularien segurtasuna hobetzeko plan bat egiteko.

Antonio Basagoiti Legebiltzarrean. EITB
Antonio Basagoiti Legebiltzarrean.
Antonio Basagoiti Legebiltzarrean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak legez besteko proposamen bat egin du Legebiltzarrean, Jaurlaritzak txirrindularien segurtasuna hobetzeko plan bat aurkezteko eskatuz, Iñaki Lejarretaren heriotzaren ostean.

Euskal erakundeek bide segurtasunaren inguruko ekintza asko martxan jarri dituztela esan du, baina, euskal txirrindularien istripu eta heriotzak amaitu gabe jarraitzen dutela gaineratu du; azkena, Lejarretarena.

Horren iritziz, "errepide batzuen saturazioa, lurraldearen orografia eta Euskadin dauden profesionalen eta zaletuen kopurua kontuan hartuta, txirrindulariek istripu bat izateko dituzten aukerak oso handiak dira".

Hori dela eta, txirrindulariak babesteko hainbat ekimen izango dituen plan bat martxan jartzeko eskatu du.

Horretarako, legez besteko proposamen bat egin du Legebiltzarrean, hiru hilabeteko epean txirrindularien segurtasuna hobetzeko plana egiteko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea