Politika -
Ezberdintasunak nabarmen
PSE-EEko kritikoek Bildurekin 'bat-etortze zehatzak' dituztela diote
Bestalde, alderdi abertzaleak “ibilbide luzea” duela uste dute, “isiltasun konplizearekin herrialdeari egin dion mina geldiarazteko”.
Erredakzioa
Juan Carlos Alonso Gasteizeko Udaleko PSEko zinegotzia eta Arabako sozialismoko sektore kritikoaren buruak alderdiak Bildurekin "bat-etortze zehatzak" dituela aitortu du. Halere, alderdi abertzaleak "ibilbide luzea" duela uste du, "isiltasun konplizearekin herrialdeari egin dion mina geldiarazteko".
Gasteizen egindako prentsaurrekoan, Alonsok PSEren eta Bilduren arteko ezberdintasunak aipatu ditu. Horren haritik, honako hau azaldu du: "Koalizioarentzat lehentasuna aberria da", sozialistentzat, aldiz, "herritarrak".
Hala eta guztiz ere, bi indarren artean "bat-etortze zehatzak" daudela nabarmendu du, besteak beste, Gipuzkoan izan dena, lurraldeko aurrekontuak onartzeko orduan.
"Krisia jasaten ari diren herritarren interesen inguruan bat etortzen gara, baina abertzaleentzat lehentasuna ez da guk dugun bera", azpimarratu du.
Bestalde, PPren "kontraesanak" salatu ditu, Bildurekin egindako akordioen inguruan. Era horretan, zinegotziak Javier Maroto Gasteizeko alkatea "Bildurekin paktuak egiten ari da egunero" kritikatu du, Alfonso Alonso Kongresuan PPko bozeramaileak "Bildurekin hitzartzen duten guztiak" salatzen dituen bitartean.