Politika -
Faisan auzia
Bi poliziaburu inputatzea berretsi dute, ETAri informazioa emateagatik
Enrique Pamies EAEko poliziaburu ohiaren eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadako inspektore ohiaren kontrako epaiketa abiatuko du Auzitegi Nazionalak.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Penaleko Aretoak baieztatu egin du Enrique Pamies EAEko poliziaburu ohiaren eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadako inspektore ohiaren kontrako prozesura, eta horien kontrako epaiketa irekiko du.
Epai batean jakitera eman duenez, Auzitegi Nazionalak atzera bota du bi akusatuen defentsak auzia artxibatzeko egindako eskaera, eta, hala, aurrera joko du. Edonola ere, horiei zein delitu egotziko dizkieten ezin duela zehaztu esan du ANk.
2006an, ETAri horren estortsio sarearen kontrako polizia operazioa prestatzen ari zirela jakinarazi zioten ustez bi poliziaburuek.