Politika -

Elkarrizketa

"Gobernua gorabehera" bake prozesua aurrera doala esan du Zabaletak

"Gobernua eta alderdi politikoak gorabehera, batzuk aurka daudelako eta beste batzuek nahikoa arriskatzen ez dutelako", bake prozesuak aurrera egingo duela esan du Zabaletak.

Patxi Zabaleta Egun On Euskadi saioan. Argazkia: EITB
Patxi Zabaleta Egun On Euskadi saioan.
Patxi Zabaleta Egun On Euskadi saioan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake prozesua "ez dago geldituta" berretsi du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak eta "Gobernua eta alderdi politiko batzuk gorabehera" aurrera egingo duela esan du.

ETBn egindako elkarrizketa batean, Aralarreko buruak ziurtatu duenez, "bake prozesua ez dago geldituta".

Ildo honetan, "ETAren indarkeriaren amaieraren iragarpenari eskerrak, pauso kualitatibo bat eman zen eta egoera ezberdin batean gaude", esan du. "Gobernuak ez du horretan lagundu eta hori ardura negatibo handia da. Halaber, alderdi politiko batzuek ere ez dute nahikoa lagundu, batzuk aurka daudelako eta beste batzuek ez dutelako arriskatu nahi".

Hala ere, "aldebakartasunetik pauso gehiago" ematearen alde azaldu da Zabaleta, "baldintzak eta prezioa" jarri gabe.

Horren iritziz, "hausnartu eta aldarrikatu" beharreko auzia da, "amnistiaren printzipioa aldarrikatu behar dugun moduan, indarkeria guztien biktimentzat ona baita", esan du. "Sufritu dutenei, sufritzen ari direnei eta sufritzen ari garenei eman litekeen errespetu handiena da, hau da, bakea eta normalizazio politikoa", zehaztu du.

Era honetan, "Euskal Herriak bake propioa lortuko du, inori zor gabe eta hori da bilatu behar dugun etorkizuna, horrengatik jokatu behar dugu dena herrialde honetan", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea