Politika -
Donostian
Urquijo: 'Koldo Mitxelenan presoen aldeko ekitaldiak egin dituzte'
Espainiako Gobernuko ordezkariak azken sei hilabeteetan kulturgune horretan egindako ekitaldiak zehazteko eskatu dio Martin Garitano ahaldun nagusiari.
Erredakzioa
Koldo Mitxelena Kulturunean presoen eskubideen aldeko ekitaldiak egin izanak Biktimen Legea urratu dezakeela ohartarazi dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari gutun bat bidali zion atzo Urquijok, azken sei hilabeteetan egindako ekitaldien inguruan informazioa eskatuz. Garitanori zazpi eguneko epea eman dio Urquijok datu horiek guztiak igortzeko.
Garitanoren erantzunik jasotzen ez badu, Urquijok Fiskaltzarengana joko duela iragarri du.
Azken hilabeteetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean presoen eskubideen aldeko ekitaldiak egin dituztela salatu du Urquijok.
Gai horren inguruan galdetuta, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak esan du Koldo Mitxelenaren jarduna "publikoa" dela eta ez dela "inolako deliturik izan".
Horrez gain, Gipuzkoako Aldundiarekin "itsututa" egotea leporatu dio Ugartek Urquijori.