Politika -
Gazte Zukgua
Ezker abertzalearekin lotutako gazte-erakunde berria abiatuko dute
Zutik Euskal Herria dokumentuaren oinarriak bere egingo ditu, eta lehengo Batasunak egindako ''estrategia aldaketa'' babesten du.
Erredakzioa
Euskadiko eta Nafarroako hainbat gaztek ''ezker abertzalearen eta haren estrategiaren baitan kokatuko den'' erakunde berria sortuko dute aurki.
Talde horretako bozeramaileek egitasmoaren berri eman dute astelehen honetan Zarautzen, eta, bertan azaldu dutenez, martxoaren 2an Lizarran egingo duten kongresuan sortuko dute erakunde berria. Zutik Euskal Herria dokumentuaren oinarriak bere egingo ditu erakunde berriak, eta lehengo Batasunak egindako ''estrategia aldaketa'' babesten du, Efe agentziak emandako informazioaren arabera.
Gazte Zukgua izena jarri diote sorrera prozesuari, eta, bertan, 180 herri eta auzoko 16 eta 22 urte arteko 2.500 gaztek hartu dute parte, informazio horren arabera.