Politika -
EITBren zuzendari berria
EAJk EITBko negoziaketari buruz gezurra esatea leporatu dio EH Bilduri
Hautaketa egiteko eskatzen den gehiengoa osatzeko beste alderdiek jaso duten hizketaldi esparru bera eskaini diola EH Bilduri argitu du.
Erredakzioa
EAJk EITBko zuzendari berria hautatzeko negoziazioan bi alderdiek izandako hizketaldiei buruz gezurra esatea leporatu dio EH Bilduri asteazken honetan.
Laura Mintegi Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramailea atzo Mikel Agirre EITBko zuzendaritzarako EAJren hautagaiarekin bildu zen, eta izendapen hori "aurrez prestatutako plater" bat dela kritikatu zuen. Halaber, EAJrekin euskal erakunderako "proiektu politiko bat" eztabaidatzea posible ez izatea gaitzetsi zuen.
Ohar baten bidez, EAJk gezurtatu egin du EH Bilduren negoziazioei buruzko "bertsioa", "gezurrez, manipulazioz eta errespetu faltaz betea", bai Andoni Ortuzar buru den alderdiari, baita Mikel Agirreri ere.
"EBBko presidenteak eta alderdiko Parlamentuko bozeramaileak" Laura Mintegiri akordio batean "aurrera egiteko beharrezko bilerak" izateko gogoa plazaratu dio.
"EAJko inor ez bazen bilerara joan, deitu ez zutelako izan da", "bilera Mintegik Agirrerekin batera kudeatu baitzuen zuzenean", "EAJren ordezkariak bertan izatea eskatu gabe", gaineratu du.