Politika -
Auzitegi Nazionala
24 urteko kartzela zigorra Txapoteri Rabaneraren hilketa agintzeagatik
Auzitegiak frogatutzat jo du Xabier Garcia ‘Gaztelu’k ‘Iturren’ komandoari agindu ziola Arabako ahaldun nagusia hiltzea.
Auzitegi Nazionalak 24 urteko kartzela zigorra ezarri dio Xabier Garcia Gaztelu 'Txapote'ri Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusia hiltzen saiatzeagatik.
Gaur kaleratutako epaian irakur daitekeenez, 15 kartzela zigorra ezarri dio 'Txapote'ri hilketa saiakeragatik, eta beste 9 urteko zigorra armak eta lehergaiak izateagatik.
Bestalde, Cristina Goirizelaia absolbitu du epaileak. Azken horri hilketa egiteko ardura zuen Iturren komandoko kideak Frunizko etxe batean ezkutatzea egotzi dio.
Epaileak ezin izan du frogatu Goirizelaiak kide horien asmoa zein zen eta armak ezkutatuta zituztela zekienik. Goirizelaia espetxean egongo da, harik eta Frantziako agintarien esku gelditu arte; izan ere, bertan beteko du aurrez ezarri zioten zigorra.
Kasuko epaileak frogatutzat jo du Xabier Garcia Gazteluk Ramon Rabanera hiltzeko agindua eman ziela Iturren komandoko Diego Ugarte, Asier Carrera eta Luis Mariñelarena kideei. Bestalde, frogatutzat jo du baita ere, Iturren komandoko kideek muga zeharkatu zutela zelatatuta sentitu zirenean, eta Txapoterekin elkartu zirela.