Politika -

Elkarrizketa

Sara Buesa: 'Ona da EH Bildu omenaldira etortzea'

Hala ere, Fernando Buesa ETAk hildako buruzagi sozialistaren alabaren esanetan, "ezker abertzaleak ibilbide luzea du aurrean egindako kaltea aitortzeko".

Sara Buesa Fernando Buesa ETAk hil zuen buruzagi sozialistaren alaba. Argazkia: EITB
Sara Buesa Fernando Buesa ETAk hil zuen buruzagi sozialistaren alaba.
Sara Buesa Fernando Buesa ETAk hil zuen buruzagi sozialistaren alaba. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Buesa Fernando Buesa ETAk hil zuen buruzagi sozialistaren alabak esan du "ona" dela EH Bilduk aitari egingo dioten omenaldian, Eusko Legebiltzarrean, parte hartzea, baina "ezker abertzaleak ibilbide luzea" omen du oraindik "egindako kaltea aitortzeko".

ETAk buruzagi sozialista eta haren bizkartzaina, Jorge Diez Elorza ertzaina, hil zituela 13 urte bete diren egunean eta EH Bilduk haren omenezko ekitaldian parte hartuko duen egunean egin ditu adierazpenok Sara Buesak Radio Euskadin.

"Gure ustez, ETAren indarkeriarik gabe 16 hilabete daramatzagun arren eta pertsona askoren bizimoduak hobera egin badu ere, lan handia dago ETAri zilegitasun politikoa kentzeko", gaineratu du.

Atzo egin zuen moduan, Sara Buesak esan du ez dela "deseroso" sentituko EH Bilduk omenaldian parte hartuko duelako, izan ere, "ona da haien parte-hartzea, beste edozein herritarrena bezalaxe, eta ongi etorriak dira".

Hala eta guztiz ere, Buesaren arabera, euskal gizartean "elkarbizitza baketsua" lortzeko "giltzarria keinu publiko bat egitea izango litzateke, egindako minean duten arduraren errekonozimendu publikoa. Ezker abertzaleak diskurtsoa aldatu behar du, argi eta garbi esan behar du gaizki egin zutela eta indarkeria ez dagoela justifikatzerik". Hortik aurrera, Fernando Buesaren alabak azpimarratu du "ulermenerako bideak" irekiko dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea