Politika -

Elkarrizketa

Egibarren iritziz, 'erregea Euskadin ez da maitatua, inposatua baizik'

Bestalde, Arantza Quiroga PPko legebiltzarkideak uste du Errege Etxearen egoerak ez duela horren irudia baliorik gabe uzten.

Joseba Egibar Euskadi Irratiko elkarrizketa batean.
Joseba Egibar Euskadi Irratiko elkarrizketa batean.
Joseba Egibar Euskadi Irratiko elkarrizketa batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen ustez, "errespetuarekin, baina erregea Euskadin ez da maitatua, inposatua baizik". Bestalde, Arantza Quiroga PPko legebiltzarkidearen iritziz, Errege Etxearen egoerak ez du erregearen irudia baliorik gabe uzten.

Radio Euskadin egin dituzte adierazpen hauek. Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak Espainia monarkia izaten jarraitzea "anakronismo hutsa" dela esan du. Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailearentzat, erregearen abdikazioa ez da "gehiegi kezkatzen duen gaia". Azkenik, Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidearen ustez, Espainiako arazo nagusia ez da "monarkiaren edo errepublikaren artean erabakitzea".

"Bideak ixten dizkigun" espainiar estatuaren aurrean, euskaldunon "erreakzio eta erabakitzeko ahalmena" defendatu du Joseba Egibar buruzagi jeltzaleak. Halaber, "guk ez dugu Estatu honetan zeresanik" esan du. "Ze onurak dakarzkigu politikoki ukatzen gaituen eta ekonomikoki enbarazu egiten gaituen estatu honek?" galdetu du Egibarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Joseba Egibar Artola albisteak