Politika -
Espainiako Gobernuaren plana
Lokarri: 'Preso bakar batek ere ez dio gizarteratze planari heldu'
Paul Riosek esan duenez, "Langraiz bidea hartu duten presoek ere ez dute espetxe onurarik jaso".
Erredakzioa
Paul Rios Lokarriren koordinatzaileak esan duenez, "ETAko preso bakar batek ere ez dio Espainiako Gobernuak aurkeztutako gizarteratze planari heldu", eta horren iritziz, "mugimendurik nahi ez duten Espainiako iritzi publikoaren sektoreetatik gehiegi baldintzatuta dago".
Onda Vasca irrati kateari esandakoaren arabera, ez da presoen inguruan mugimendurik egon eta Langraiz bidea hartu dutenek ere "ez dute espetxe onurarik jaso", adierazi du.
Riosen iritziz, "ez da adierazle ona", eta Gobernua "mugimendurik nahi ez duten sektoreek gehiegi baldintzatzen dute", nabarmendu du.
Garikoitz Aspiazuk irakurritako ETAren adierazpenaren inguruan, biktimak "minduta" sentiaraztea ulertzen duela esan du, baina "Txerokik egin izana interesgarria da, indarkeriaren aldeko sektorearen erreferenteetako bat zelako".