Politika -

Elkarrizketa

Eguiguren: 'Desarmea beharrezkoa da, sinbolikoa bada ere'

"Nik uste ETAk desarmea egin, egingo duela", esan du PSEko presidenteak. Eguigurenen hitzetan, "Arnaldo Otegik kalean egotea merezi du".

Jesus Eguiguren ETB-1ko 'Debatea' saioan. Argazkia: EiTB
Jesus Eguiguren ETB-1ko 'Debatea' saioan. Argazkia: EiTB
'Konspiratzaile baten memoriak': Jesús Eguiguren, 'Debatea'n

24:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Desarmea beharrezkoa da, sinbolikoa bada ere, jendeak keinuak behar ditu", adierazi du gaur Jesus Eguiguren PSEko presidenteak. Zentzu horretan, "nik uste ETAk desarmea egin, egingo duela", esan du agintari sozialistak.

"Ez dakit", behin eta berriro errepikatu du Eguigurenek ETB-1eko 'Debatea' saioan egin dioten elkarrizketan. Bake prozesuari buruz egindako galderei "ez dakizunean isilik egotea hobe", erantzun die ordezkari sozialistak. Hala ere, agintari sozialistaren ustez ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean "ez dago negoziaziorik, ezta kontakturik ere".

Eguigurenen hitzetan, "Arnaldo Otegik kalean egotea merezi du". Bestalde, PSEko presidenteak ezker abertzalearen eta alderdi sozialistaren arteko akordio bat posible ikusten du.

"Euskadi handi bat egin beharrean Euskadi txiki bat egiten ari gara", kritikatu du. Azkenik, "galdeketa bati ezetz esango nioke, beste bide bat behar du Euskal Herriak", azaldu du Eguigurenek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea