Politika -
PAHren salaketa
Hipoteka ordaindu arren pisu bat utzaraziko du Barclays bankuak
Dirudienez, 2011n ordaintzeko zailtasunak izan zituenean eta orain guztia Beteta, Barclaysek engainatu egin zuen eta hipotekaren exekuzioa ez zuen bertan behera utzi.
Erredakzioa
Hipotekak kaltetuen Plataformak (PAH) Barclays bankuak Palmako pisu bat utzaraziko duela salatu du, bertan bizi den emakumea (bi seme-alabekin batera) hipoteka pagatzen ari den arren.
Eduard Vila abokatuak (PAHn parte hartzen du) azaldu duenez, emakumea berfinantzatzeko akordio batera heldu ostean 2011n ordaintzeko zailtasunak izan zituenean, eta akordioa bete da, Barclaysek engainatu egin zuen eta hipotekaren exekuzioa ez zuen bertan behera utzi.
Emakumea bere bi seme-alabekin batera bizi da, senar ohiarekin erosi zuen pisuan; lehen erdibana ordaintzen zuten, baina hark laneko zailtasunak izan zituen eta emakumearen enpresak ere krisiaren eragina jasan zuen, ondorioz, 3.000 euroko zorra izan zuten bankuarekin, kuotak ez ordaintzeagatik.
Halere, emakumea bankura joan zen, eta hilabetean 100 euroko deskontua negoziatu zuen urte erdiko kuotetarako; gero berfinantzaketa, eta, zorra bezala, hilabetez hilabete bete zuen hitzartutakoa, zailtasun ekonomikoak izan arren, adierazi du Vilak.
Baina 2011ko Gabonetan hipoteka-exekuzio baten jakinarazpena iritsi zitzaion, Barclaysen arduradunen aldetik.