Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Herriei ezin zaiela elkarbizitza inposatu ohartarazi du Egibarrek

Igande honetako ospakizunaren harira jeltzaleak esan duenez, "egun ez dira ematen beharrezkoak diren baldintzak indar abertzaleen arteko Aberri Egun bateratua egiteko".

Joseba Egibar EAJren buruzagia. Argazkia: EITB
Joseba Egibar EAJren buruzagia. Argazkia: EITB
Joseba Egibar EAJren buruzagia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJko buruzagiak "erabakitzeko eskubidea" defendatu du, "izate bereko eskubidea delako", eta herriei ezin zaiela elkarbizitza inposatu ohartarazi du. Halaber, Erresuma Batuko eta Eskoziako adibidea ekarri du gogora. "Hemen ez da gauza bera gertatzen, hemen debekuekin konpontzen da dena", deitoratu du.

Radio Euskadiri eskainitako adierazpenetan jeltzaleak esan duenez, "egun ez dira ematen beharrezkoak diren baldintzak indar abertzaleen arteko Aberri Egun bateratua egiteko".

"Komuneko estrategia bat gutxienez eman behar da, zure aurka egiten dutenean oso zaila da eztabaida garatzea", adierazi du Egibarrek, "urte askoz ezker abertzaleak garatutako estrategian protagonista handia ETA izan da, eta orain, eredu berri batera goaz. Garapen horren zain egongo gara".

Egibarrek azaldu duenez, EAJrentzat Aberri Eguna "herri eta nazio alorreko jaia da, eta euskal nazioa garen heinean, hainbat erronka ditugu aurre egiteko", besteak beste, bakea eta elkarbizitza sendotzea, krisitik irtetea eta "nazio aitorpena lortzea, gure etorkizunaren jabe izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Joseba Egibar Artola berriak