Politika -
'Escrache'ak
Floriano: 'Bozekin lortu ez zutena, indarkeriarekin lortu nahi dute'
Hipoteka duten espainiarrak "Europar Batasun osoan babes gehien" duten herritarrak izateko legedia sustatuko dutela esan du.
Erredakzioa
Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariorde orokorraren ustez, hipotekek eragindakoen elkarteek PPko buruzagiei egindako escracheak "bozekin lortu ez zutena indarkeriarekin lortzeko" egiten ari dira.
Caceresen esan duenez, etxegabetzeak arazo "dramatikoa" dira, eta horiei aurre egiteko hiru era daude: "PSOErena, hau da, ezer ere ez egitea; PPrena, "adostasuna eta legedia lortzea"; eta demokraziaren aurkako ezkerrarena, indarkeriarekin, eta etxerik gabe geratzen direnen arazoari jaramonik egin gabe".
Ildo horretan, auzi honen inguruan Mariano Rajoyren Gobernuak martxan jarri dituen politikak defendatu ditu. Halaber, hipotekengatik zorrak dituzten espainiarrak "Europar Batasun osoan babes gehien" duten herritarrak izateko legedia sustatuko dutela esan du.