Politika -
Legealdia
Lehendakariak Jaurlaritzaren programa aurkeztuko du gaur
Urkulluk prentsaurrekoa emango du Lehendakaritzan, 12:00etan. Josu Erkoreka bozeramaileak ere hitz egingo du.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan jarraituko duen programa aurkeztuko du astearte honetan. Gobernu Kontseiluak eguneko lehen orduan programa onartuko du.
Urkulluk prentsaurrekoa emango du Lehendakaritzan, Gasteizen, 12:00etan. Josu Erkoreka bozeramaileak ere hitz egingo du.
Erkorekak Jaurlaritzaren zortzi sailen egitura dekretuak azalduko ditu. Aldez aurretik, Gobernu Kontseiluak onartuko ditu.
Urkullu lehendakari izendatu eta lau hilabete geroago, datozen lau urteetarako programa jakinaraziko dute. Abenduaren 13an lehendakari izendatu zuten. Aldi berean, Gasteizko Exekutiboa kontuak onartzeko aurrekontuak negoziatzen ari da, baina oraindik ez du oposizioaren babesik lortu.
Dekretuek urtarrilean iragarritako % 25eko murrizketak azaltzen dituzte, baita goi-kargudunen % 20koa ere. Eusko Jaurlaritzaren arabera, egiturak murrizteko ez dute lanposturik ukituko, ezta sozietateetako zerbitzuak murriztu ere.
Berregituraketak sektore publikoko 79 entitateri eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze zuzena duen beste 132 entitateri eragingo die. 79 entitateetatik, 51 sozietate publikoak dira, 10 erakunde autonomoak, 9 eskubide pribatuko ente publikoak, 8 fundazio eta partzuergo bat.
"Sakabanatutako ekintzak saihestu eta sinergiak areagotu, erakundeen mapa argitu eta kudeaketa hobetu" nahi dituztela azaldu zuen Erkorekak iragan urtarrilean, "baita funtzionamendu gastuak murriztu ere".