Politika -

EH Bilduko legebiltzarkideak

Ugarteburu eta Arraiz ikertuko dituzte, Thierryren omenaldia dela-eta

Legebiltzarkideak forupeak direnez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bakarrik egin dezake ikerketa.

Marivi Ugarteburu EITB
Marivi Ugarteburu EITB
Marivi Ugarteburu EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Lopez Peñaren hilotzari egindako harreraren ikerketa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari igorri dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, ekitaldi horretan Maribi Ugarteburu eta Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideek terrorismoa goratu zuten iker dezan.

Fiskaltzako iturriek azaldu dutenez, bi legebiltzarkideak forupekoak direlako hartu dute erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bakarrik egin dezakeelako forupekoan ikerketa.

Lopez Peñaren hilotzari Sondikan egindako harreraren ondoren Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ikerketa abiatu zuen, ekitaldi horretan terrorismoa goratu ote zuten ikertzeko.

Velasco epaileak dagoeneko prozedura ireki du gai honen inguruan, eta, atzo bertan aske utzi zuten Iker Rodrigo Sortuko kidea.

Velasco epaileari helarazitako txostenaren arabera, 150 bat lagun bildu ziren Sondikan, eta ETAren aldeko oihuak egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Hasier Arraiz berriak EH Bildu Gipuzkoa Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy