Politika -

Ostiraletik aurrera

Barcinari jaurtitako tarten auzian izapideak abiaraziko dituzte

Fiskalak bakoitzarentzat 5 urteko kartzela zigorra eskatu du 2011an Tolosan izandako ekitaldi batean Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak botatzeagatik.

Barcinak tartak jaso zituen unearen irudia. Argazkia: eitbcom
Barcinak tartak jaso zituen unearen irudia. Argazkia: eitbcom
Barcinak tartak jaso zituen unearen irudia. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean abiaraziko dituzte izapideak Auzitegi Nazionalean 2011ko urriaren 27an Yolanda Barcinari tartak jaurtitzeagatik lau lagunen aurkako auzian. Jazoera Frantziako Tolosan izan zen, Pirinioetako Lan Elkartearen bilera batean.

Fiskalak bakoitzarentzat 5 urteko kartzela zigorra eskatu du. Akusazio partikularrak, ordea, bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu du Gorka Ovejerorentzat, eta beste seina urte eskatu ditu Ibon Garcia Garrido, Julio Martin Villanueva eta Mikel Alvarez Forcada auzipetuentzat.

Ekintza hori, alegia, "Mugitu" Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduak hartu zuen bere gain.

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak agintaritzari atentatua egitea leporatu zien lau kideei, asteroko agerraldiak ezarri zizkien eta pasaportea kendu zien.

Auzipetutakoen defentsak Pedrazen erabakiaren kontra helegitea jarri zuen kartzela zigorren eskaera "hiperbolikoa" zela iritzita, baina helegitea epaileak baztertu zuen lehenik eta ondoren Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea