Politika -

Jaengo espetxea

Josu Ziganda Sarratea ETAko kide historikoa aske utzi dute

Zigandari 566 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten zortzi atentatutan parte hartzeagatik. Erasoetan bederatzi lagun hil zituen. Parot doktrina aplikatuta espetxean jarraitzen zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Ziganda Sarratea ETAko kide historikoa aske utzi du Auzitegi Nazionalak, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Zigandari 566 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten zortzi atentatutan parte hartzeagatik. Erasoetan bederatzi lagun hil zituen.

Santiago Pedraz epaileak presoa berehala aske uzteko agindua eman dio Jaengo espetxeari; izan ere, 2011ko martxoaren 9an behin betiko lizentziamendua jaso zuen. Hala ere, Parot doktrina aplikatuta espetxean jarraitzen zuen.

1989ko apirilaren 27an atxilotu zuten eta 24 urte eman ditu kartzelan. Juan Carlos Balerdi Iturralde Eneko eta Fermin Urdiain Cirizar Txiki ETAko 'Eibar taldea'ren kideekin batera atxilotu zuten. Taldeak sarritan bonba-autoa erabili zuen Eibarko eskualdean.

Europa Press albiste-agentziak jakitera eman duenez, Sebastian Aizpiri eta Francisco Zabaleta hil zituen taldeak. 60 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Zigandari. Juan Jose Pacheco ertzaina hil zuen lehergailua jartzeagatik 42 urteko zigorra ezarri zioten.

Voces Contra el Terrorismo (VCT) elkartearen hitzetan, "ETA banda terroristaren aurrean Espainiako Gobernua amore ematen ari da, eta hau beste pauso bat baino ez da, baina zigorrik gabe ez da geratuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Doktrina parot albisteak Berriak Politika Presoak ETA gaur Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Espetxe politika