Politika -

Mujicaren bisita

Mondragon Korporazioak eta Uruguaiko Gobernuak akordio bat sinatu dute

Muxikan egin du lo Jose Mujica presidenteak, eta goizean harrera egin diote ofizialki, udaletxean aurreskua eskaini eta gero.

Jose Mujica, Txema Gisasola eta Martin Garitano. EFE
Jose Mujica, Txema Gisasola eta Martin Garitano. EFE
Jose Mujikak bere arbasoen etxean lo egin du

1:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioak eta Uruguaiko Industria, Energia eta Meatzaritza Ministerioak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute, programak eta esperientziak partekatzeko helburu nagusiarekin, Uruguaiko sistema kooperatiboa sustatzera zuzenduta. Ildo honetan, Mondragon Korporazioa, munduko talde kooperatibo handiena, Uruguain kooperatibismoa sustatzeko eredu izango da.

Jose Mugica Uruguaiko presidentea Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria den Txema Gisasolak hartu du. Bisitan, prestakuntzaren arloari lotutako alderdiak ezagutu nahi izan ditu presidenteak, baita hezkuntzak esperientzia kooperatiboaren garapenean jokatu duen papera eta Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen prestakuntza programak ere.

Arrasatera egin duen bisitan, Martin Garitano ahaldun nagusia egon da. Azken honek, iaz Uruguaira bidaia egin zuen merkataritzako ordezkaritza batekin.

Uruguaiko koloniarekin amaituko du Euskal Herrira egin duen bisita. Goizean Muxika ezagutu du, bere arbasoen herria. Bertan, "Amerikara joan ziren euskaldunen oinordeko izateagatik harro" dagoela esan du. Muxikako udaletxeko batzar aretoan, opari trukaketaren txanda izan da, eta gero, bere abizenaren sorburua den dorretxea ezagutu du. Tradizioak eta kultura propioak aipatu ditu Mujicak eta globalizazioaren aurrean, horiei eustearen alde azaldu da. Azkenik, Euskal Herrira itzultzeko asmoa azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea