Politika -

Bateragune

Urkulluk helegitea 'lehenbailehen' argitzea eskatu dio Auzitegiari

Lehendakariak ez du adierazpenik egin nahi izan Bateragune auziagatik kartzelatutakoak presondegian uztearen inguruko erabakiaz.

Erkoreka eta Urkullu, Busturian. Argazkia: Efe
Erkoreka eta Urkullu, Busturian.
Erkoreka eta Urkullu, Busturian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Arnaldo Otegik eta Bateragune auziagatik kartzelatutako beste lau lagunek aurkeztutako babes helegitearen inguruko erabakia "lehenbailehen" hartzeko eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari.

Urkulluk ez du Bateragune auziagatik kartzelatutakoak preso uzteko erabakiaren inguruan adierazpenik egin nahi izan, bihar izango den Nazioarteko Ingurugiroaren Egunaren harira Busturian egin duten Gobernu Kontseiluaren ostean.

Bateragune auziagatik ezker abertzaleko kideak atxilotu zituztenean adierazi zuen iritzi berberari eutsi dio lehendakariak, "koherentziagatik", eta ez zituztela kartzelatu behar aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea