Politika -

'The Guardian'en arabera

Erresuma Batuko Gobernuak G20 taldeko ordezkariak espiatu ditu

G20 taldeak 2009. urtean Londresen egin zituen bi goi-bileretan egin zuen espioitza Londresko Gobernuak, herrialdeen jarrerak eta iritziak aldez aurretik ezagutzeko.

Edward Snowden, filtrazioak egin dituen CIAko teknikari ohia. EFE/The Guardian
Edward Snowden, filtrazioak egin dituen CIAko teknikari ohia. EFE/The Guardian
Britainia Handiko Gobernuak zelatatu egin zituen G20 taldeko ordezkariak

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Gobernuak espioitza egin zien atzerriko hainbat politikariri, G20 taldeak 2009. urtean Londresen egindako bi goi-bileretan, The Guardian egunkari britainiarrak jakinarazi duenez.

Egunkariak agiri sekretuak eskuratu ditu, eta, horietan, GCHQ inteligentzia zerbitzuak "espioitza sistematikoak" egin dituela geratu da agerian. Hain zuzen ere, G20ren bileretan ordezkari politikoen ordenagailuak eta telefonoak zulatu eta ikuskatu zituzten.

Agiri sekretuak Edward Snowdenek eman dizkio The Guardian egunkariari, hau da, AEBetako Gobernuak espioitza masiboa egiten duela filtratu duen CIAko teknikari ohiak.

2009. urteko goi-bileretan, G20 taldeko herrialdeen jarrerak eta iritziak aldez aurretik ezagutzeko egin zuen espioitza Londresko Gobernuak, The Guardian-en arabera. Hegoafrikari, Turkiari eta aliatu diren beste hainbat herrialderi ere egin zieten espiotza.

Antza denez, Erresuma Batuak ziber-kafeak erabiltzea gomendatu zien atzerriko ordezkariei, horietan haien mezu elektronikoak irakur baitzitzaketen.

2009. urtean, G20k bi bilera egin zituen Londresen, apirilean eta irailean. Orduan, Gordon Brown laborista zen Erresuma Batuko Gobernuaren lehen ministroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Erresuma Batua Gaurko titularrak Albisteak Espioitza