Politika -

Agerraldia senatuan

Barcenasen gaineko agerraldiak Rajoy 'sendotu' zuen, Oyarzabalen ustez

Euskadiko PPk "oso positibotzat" jo du Espainiako presidenteak PPren diruzain ohiaren inguruan azalpenak emateko egindako agerraldia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzbal Euskadiko PPren idazkari nagusiaren ustez, 'Barcenas auziaren' inguruan egindako agerraldiak Mariano Rajoy "sendotu" zuen, eta ziurtatu du "irmo" agertu ondoren bere "zintzotasuna" eta "hitzaldi sinesgarri bat" agerian geratu zela.

Bilbon egindako prentsaurreko batean egin ditu adierazpenok Oyarzabalek, Euskadiko PPren idazkari eta koordinatzaileen arteko batzar batean.

PPko presidenteak "oso positibotzat" jo du Rajoy egindako agerraldia, eta Alfonso Alonso PPren bozeramailearen lana ere graipatu du, oposizioko kideei "merezi zutena" esateagatik.

Iñaki Oyarzabalek ziurtatu duenez, presidente "irmo, sendo eta seguru" bat ikusi zuen alderdiak "ezkutatzeko ezer ez duela" esan zuenean. Halaber, "argi" du zeintzuk diren lehentasunak, eta gizartearen gehiengoaren agindua duela Espainia krisialditik "ateratzeko".

Bestalde, Barcenasek Euskadiko PPren kontra egindako akusazioen inguruan, Oyarzabalek berriro ere esan du alderdiak "justiziaren kolaboratzaile" izango dela "gardentasun osoz", eta ziurtatu duenez, ez dute "bankuaren azken egiaztagiria ere aurkezteko inolako beldurrik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea