Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJk 'etsigarritzat' jo du Rajoyk Barcenasen gainean emandako azalpena

Gainera, Izaskun Bilbao jeltzaleak esan duenez, baliteke "ondorio politikoak" egotea, Gobernu espainiarraren presidetearen agerraldiaren ostean.

Izaskun Bilbaok esan duenez, baliteke "ondorio politikoak" egotea
Izaskun Bilbaok esan duenez, baliteke "ondorio politikoak" egotea. Irudia: EiTB
Izaskun Bilbaok esan duenez, baliteke "ondorio politikoak" egotea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariaren hitzetan, Mariano Rajoy 'Barcenas auzia'ren inguruan emandako azalpenak 'etsigarriak' izan ziren eta ez zituzten hasierako "aurreikuspenak bete".

"Ematen du badagoela zantzurik ondorio politikoak egoteko, ikusi genituenak ez bezalakoak", gaineratu du Bilbaok.

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean esan duenez, Rajoyk kongresuan egindako agerraldiak "ez zuen gauza asko argitu" eta, EAJk eztabaidan "irmoki" esan zuen moduan, "konprobatzen bada Rajoyk esandako zeozer gezurra dela, horrek ondorioak izan beharko lituzke".

Bilbaoren iritzian, Gobernuaren presidentearen "azalpenak etsigarriak izan ziren, eta ez zituzten aurreikuspenak bete". "Ematen du badagoela zantzurik ondorio politikoak egoteko, ikusi genituenak ez bezalakoak".

Izaskun Bilbaok Silvio Berlusconiri Italian gertatu zaiona ekarri du gogora eta, oharatarzi duenez, "gertatzen dena gertatzen dela aulkiari eusteak ez dio politikari mesederik egiten".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea