Politika -

Estatus politiko berria

Atutxa: 'Adostasun zabalena bilatuko dugu estatus berriaren auzian'

EAJren BBBko presidentearen esanetan, Euskadirako estatus politiko berriaren eztabaidarekin "hauteskunde egitaraua ari gara betetzen".

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak esan duenez, Euskadirako estatus politiko berriaren eztabaidan EAJk "adostasun zabalena bilatuko du, inposaketarik gabe". "Hori aurkituko du Sortuk, bazterketarik gabeko estatusa bilatzeko Eusko Jaurlaritzan eztabaida irekian parte hartzen badu", iragarri du Atutxak.

Europa Pressi eskainitako adierazpenetan Atutxak azpimarratu duenez, irailetik aurrera estatus politiko berria sustatzeko lantaldearen sorpenarekin "EAJ hauteskunde-egitaraua ari da betetzen". "Izan ere, azken hauteskundeetan hori buruz aritu ginen, baina baita aurretik ere", nabarmendu du.

Hori dela eta, Atutxa harrituta azaldu da "gainerako alderdiek ezustekoa hartu dutelako". "Guztien arteko adostasuna lortzea izango da asmoa, betiko moduan", azpimarratu du Atutxak, "adostasuna auzi guztietan lortu behar dugu baina gure etorkizunari buruz denean, are gehiago".

Halaber, oposizioko alderdiek egindako salaketak errefusatu egin ditu buruzagi jeltzaleak eta "EAJren lehentasun osoa egoera ekonomikoa" dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea