Politika -

Polemika

Urquijok EAJ kritikatu du txupineraren kontrako autoa urratzeagatik

Jone Artolak larunbatean Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko suziriaren jaurtiketan izan zuen "protagonismoa" kritikatu du Espainiako Gobernuaren ordezkariak.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko delegatua EAEn. Argazkia: EFE.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko delegatua EAEn. Argazkia: EFE.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko delegatua EAEn. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariak EAJ kritikatu du (Bilboko Udala gobernatzen du) Jone Artola jaietako txupinera izatea debekatzen zuen agindua urratzeagatik.

Espainiako Gobernuaren ordezkariak eskatuta Bilboko epaitegi batek debekatu arren, Artolak larunbatean Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko suziriaren jaurtiketan "protagonismo osoa" izan zuela kritikatu du Urquijok.

Urquijoren iritzian, nahiz eta Artolak ez zuen suziria jaurti, "ordezko txupinazo bat protagonizatu" zuen. Halaber, "Arriaga Antzokian gonbidatuak hartu eta balkoian toki nabarmena izan zuen", gaineratu du.

Horrela, EAJk, jaietako konpartsekin negoziatuta, "terrorismoaren biktimen duintasuna defendatzen zuen autoaren espiritua urratzea" ahalbidetu du.

Ebazpena osotasunean bete den argitu behar

Urquijok ez du baztertzen horren harira erabakiren bat hartzea, baina "orain itxarotea da egokiena", agindua eman zuen epaitegiak ebazpen hori bere osotasunean bete den edo ez zehaztu dezan, "ofizioz egin dezakeelako".

Gobernuaren ordezkariak esan du ez dagokiola berari txupineraren izendapenaren sisteman "eskua sartzea", Udalaren ardura delako.

Halaber, Artolaren eta Pablo Gorostiaga Laudioko pregoilariaren izendapenen kontra egindako errekurtsoen harira ezker abertzaleak eta EAJk egindako kritikei erantzun die.

EAJren erantzunak "harritu" egin duela gaineratu du, "ez baita izan ez zuzena ez egokia", eta Ortuzarrek zuzentzen duen alderdiak eta ezker abertzaleak botoak lortzeko duten "lehiak" eragindakoak dira, horren ustez, EAJk ezker abertzaleari egiten dion  "jarraipen itsuak eta ulertezinak eragindakoak", hain zuzen.

"Ez da zigorgabetasunik egongo"

"Nahiz eta ETAk hiltzeari utzi dion, Gobernuak erabaki du ez dela zigorgabetasunik egongo", eta horrek, Urquijoren arabera, "ezker abertzalea gogaitu egiten du". Gobernuak bide horretatik jarraituko duela iragarri du, "bide egokia eta garaipen gehien izan duena delako".

Errekurtsoetan ez da "inolako gehiegikeriarik" egon, eta Gobernuaren ordezkariak bere lana bete besterik ez duela egin gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea